Aselek inoiz baino gehiago behar gaitu. Kontzentrazioa Bilbon Imprimir
03/09/2010

Asel askatu!BILBO. Kontzentrazioa. Irailak 7 (Asteartea) 19.30etan. Lekua: Plaza borobilean

[Asel Askatu Plataforma] Bizitzako beste egun bat baino ez zen gaurkoa, guztion genbiltzan urduri xamar Aselen epaiketaren bukaera zela eta, sententziaren zain. Kitarra punteo bat, mobileko doinua zen. Halako batean, hotzikara batek bizkarrezurrak zeharkatu zituen argiaren abiadan. Epaia atera da, Erruduna. Txileko justizia sistemaren arabera, Aselek delitua burutu du Arma eta lehergailuen kontrolaren legea urratuz. Badirudi hitzak eta adierazpen askatasuna Txileko gobernuarentzat arma hilgarriak direla, Aselen etxean aurkitutako arma bakarrak bait dira.


Egoera hausnartuz, Asel Aske plataformatik hurrengoa adierazi nahi dugu:

1. Errundun jotzeak ez du esan nahi kartzelaratuko dutenik. Bakarrik esan nahi du ez dutela libre utziko besterik gabe. Aitzakia izan daiteke Txiletik kanporatzeko.

2. Asteartera arte ez dugu jakingo egiatan zergatik jo duten errudun, eta zein den zigorra. Alde horretatik, pazientzia eduki behar da.

3. Guk badakigu ez dela erruduna. Beraz, gaurtik bertatik hasiko gara salatzen ebazpena, hemen eta nazioartean, Asel errugabea delako adierazteko.

Jo ta su arituko gara behin eta berriz gure lagunaren errugabetasuna aldarrikatzen eta frogatzen. Txileko justizia sistemaren sententzia Erruduna izan arren, gurea guztiz kontrakoa da, urtarrilean bertan kaleratu genuen sententzia berbera: Errugablea delako, Asel Askatu!

Burua hotz mantentzeko garaia da, baina odola bero. Aselen askatasuna lortu arte ez gaitu ezerk geldituko. Hori dela eta, prestatu dugu bere aldeko hurrengo ekimena:

Aselek gure berotasuna eta elkartasuna behar ditu, berak eta guztiok bertan itxaroten zaituztegu.

Gogora ezazue informazio gehiagorako www.aselaskatu.org webgunea daukazuela zuon eskura.