Portada Noticias Latinoamérica Venezuela Venezuelako iraultza ez da birtuala izango
Venezuelako iraultza ez da birtuala izango PDF Imprimir E-mail
29/07/2008
Kaixo EH, bolivarren lurraldetik non lurrikarek astarnarik ez duten utzi, landa exodoa izarrak bilakatu ziren, gizakiek ez ziren gizakiak, eta arranoaren atzaparrak zuzenean sentitu duten toki kutun honetatik hurrengo hausnarketa helduarazi nahi dizuet.

Aspaldidanik, izugarrizko gogoak nituen Venezuelak bizi ari den prozesu iraultzailea zuzenean bizitzeko. Zergaitik dinot prozesu iraultzailea eta ez iraultza (lehen hori pentsatzen nuen)? Iraultzaren bitartez, sistema sozio-politiko- ekonomikoa aldatu dezakezu egun batetik bestera, prozesu iraultzailea aldiz, erreformen bitartez egoera polítiko, soziala eta ekonomikoa pixkanaka aldatuz zoaz. Orduan, pentsatuko duzue hori erreformismoa dela. Ez! Zeren eta prozesu iraultzailea iraultza du helburu eta hori gauzatu ahal izateko bitartekoak jartzen ditu. Helburuak eta bitartekoak ikusita desberdindu daiteke Brasilgo gobernu erreformista eta Venezuelako gobernu iraultzailearen artean.

Ailegatu bezain laister honetaz ohartu nintzen, Venezuelan oraindino gizarte kapitalista batean bizi dira eta sozialesmora heltzeko bide luzea geratzen zaie. Holako bidea jarraitzen saiatu diren lehenengoak ez dira , baina bai, arranoaren atzaparrak bidea ez moztea lortu duten lehenengoak (Txile,Guatemala, Haití, Italia...)

10 urte pasa dira Chavez-ek, herriaren babesa jasota, hauteskundeak irabazi zituenetik. Epe horretan eraman dituen politikak herriaren eguneroko bizitzan nabaritzen dira, gehien bat 1998 arte gizakiak ez ziren gizakiek eguneroko bizitzan. 1998.arte Venezuelako biztanle horiek legalki ez ziren existitzen, ez baitzeuden erroldaturik (millioiak ziren). Chavez-en gobernuak hartutako lehenengo neurritako bat (Misión identidad) errolda etxeak “izarretara” eramatea izan zen, cerritoetan bizi ziren hainbat pertsonak erroldatuz.Lehenengo beste neurritako bat, orain arte hartu diren neurri garrantzitsuenetariko bat, Misión Robinson izan zen, misioi honen bitartez, kuban erabilitako eredua hartuta, irakurri eta idaztea ez zekiten pertsonek alfabetatu nahi zuten, baita oinarrizko hezkuntza jaso. Gaur egun, helburua gero eta gertuago dago. Misión Robinson; Mison Rivas (batxillergoa ateratzeko) eta Mision Sucre (unibertsitateko ikasketak burutu ahal izateko) jarraitu zioten.

Aurreko misioak aparte, hainbat dira funtzionatzen ari diren misioak; Misión barrio adentro (osasun zerbitsua), Misión milagro (begietako ebakuntza dohainik kuban), Misión Che Guevara (nekazal formakuntza jasotzea)...

10 urte pasa dira eta mass medietan inoiz ez dut jaso honen berririk, bakarrik gezurrak eta manipulazioak ailegatu zaizkit. Zergaitik? Delitu ahal da jendea erroldatzea? Delitu ahal da herria hezitzea? Ez ahal da kulturak libre egiten gaituena?

Pentsatuko duzue , “bai! Hori ondo dago, baina Venezuela oinarrizko eskubide eskubide zibil eta politikoak zapalduta daude”. Ez! Venezuela orain haren eskubide zibil eta politikoen soberanoa da. Pertsona guzti guztiak eskubide hauek dituzte. Gogoratu lehen pertsona asko erroldaturik ez zeudelako, hau da alegalak zirelako, eskubide hauen jabe ez ziren. Baita komeni da gogoratzea, Venezuelako herriak bozkatzera joan den azken 9 aldietatik Chavez-i babesa eman diote 8-tan. Prozesu hauek (hauteskundek,erreferendunak edo kontsulta berretzaileak) nazioarteko begiraleak jarraitu eta prozesu honen gardeitasuna azpimarratu zuten.

Galdutako bakarra, 2007.ko abenduaren 2.ean konstituzioa aldatzeko ospatutako erreferenduna izan zen. Emaitzetatik irakurketa asko egin daitezke. Oso aipagarria da ikustea, nola oposizioak bakarrik pixkatxo bat hobeto zituela bere emaitzak, eta chavistak botoen beherakada jaso zuten. Orain arte, Chavezi babesa erakutsi zioten pertsona horien botoak abstentzioak bilakatu ziren, ez ziren beste aldera joan. Hurrengo kausak atera daiteke:

1-Gehiegizko konfiantza

2-Mobilizazio falta

3-Haserrea erakustea

1-     Chavez-en aldekoen, gehiegizko konfiantza hurrengo faktorearekin lotuta dator, edo hobeto esanda, mobilizazio eskasaren ondorioa izan daiteke. Hala eta guztiz mobilizazio faltak ez dakar beti gehiegizko konfiantza, horregaitik aparte kokatu dut. Zenbait pertsona konfiatuko ziren pentsatuz “oraingoan, beti bésala irabaziko genuela” eta ez ziren bozkatzera joango. Nire ustez, gehiegizko konfiantza ez luke azalduko hainbeste botuen galera eta irakurketa hau bakarrik egiten dutenek errealdadetik at bizi dira.

Irakurketa honek bi sektoretatik dator. Alde batetik, política maila eskasa duten chavistetatik (normala izan daiteke) eta bestetik, Chavez baino chavistagoa direla esaten duten askorengandik, “derecha endogena”, erreforma aurrera ateratzea interesatzen ez zitzaienei, okupatzen duten karguengandik.

Chavismoaren barruan badago korronte bat, “derechea endogena” deiturikoa, boterean egotearen onurak aprobetxatzen dituztenak modu klientelistan. Korronte honek behin eta berriz prozesu iraultzailea oztopatzen daude. Erreforma aurrera atera izango balitz, alkateak boterea galduko zuten auzoko kontseiluen ordez. Hau da, gaur egun auzoko kontseiluak aurkeztutako proiektua onartzen bada, proiektu honen finantzaziorako dirua gobernazioetatik eta geroago udaletxetatik pasatu behar da. Erreformarekin bidea laburragoa izango litzateke, traba burokratikoak okidituz eta auzoko kontseiluei (herriaren boterea”) botere gehiago emanez.

Beraz, “Derecha endogena”-ri interesatzen ez zitzaion erreforma aurrera ateratzea eta baita, erreforma galtzearen zergatien azterketa sakonen egitea.

2-     Beste askok egiten duten azterketa “mobilizazio falta” datza. Aurretiko kanpainetan, presidentearen presentzia oso garrantzitsua izan da jendea mobilizatzeko orduan.  Konstituzio aldatzeko erreferenduaren kanpainan Chavez-en presentzia txikiagoa izan zen, kanpainan zehar hainbat alditan Venezuelatik at ibili zen. Nahiz eta beharrezkoa izan, Chavez-en protagonismoa gutxitzea herria liderra bihurtzeko, momentuz ez ziren faktoreak ematen puntu horretara ailegatzeko.

Horrek jendea mobilizatzeko orduan eragina izan zuen. Mobilizazio faltaren beste faktore bat aldaketari buruz banandutako informazio eskasa izan zen. Hemen berriz ere, “derecha endogenaren” esku hartze zuzena egon zen .Boliburguesiak lan txukuna egin zuen erreformari buruzko informazioa herriari ez ailegatzeko. Hau dela eta, hainbat auzotara informazio azken astean ailegatu zen (jendeari erreforma azaltzeko denbora gutxi) eta herriak, batez ere, oposizioko hedabideak banandutako des-informazioa zeukan. Herriaren artean eta gogor lan egin zutenen artean  erreforma aurera ateratzeko irakurketa hau oso ohikoa da.

3-     Beste irakurketa haserrea erakustearena da. Azken irakurketa honen arabera , “chavisten”sektore batek gobernuari haserrea erakutsi nahi izan zion, abstenituz.   Sektore honek arrazoi desberdinengatik abstenitu zen: batzuk dinote, zigortu zutela gobernua “derecha endogena” hartzen ari zen pisuagatik.Beste batzuk, aldiz dinote zigortu nahi izan zutela erreforma argitaratuta izan zen moduagatik. Hasieran erreformak 30 artikulu edukiko sitúen et hilabeta bat falta zenean 30 artikulu gehiago gehitu zuten. Hau da, ez edukinengatik baizik argitaratua izan zen formagatik.Esan beharra dago, oposizioak irakurketa hau egiten duela  eta faktore honi garrantzi gehiago ematen saiatu dira.

Aurkeztutako 3 kausetatik ezin da bat ere ez baztertu. Bigarrena eta hirugarrenari garrantzi gehiago emango nioke, berriz ez gertatzeko, baina, baita, gehiegizko konfiantza alde batera utzi behar da.

Argi dago , “derecha endogena” iraultza bolivarianoa daukan mehatxurik handiena eta hauekin akabatzea ezin bestekoa dela.

Sectore honek Venezuelak 4 errepublikatik jasotako baloreen ondorio argia da. Punto fijismoaren garaian (copei, alderdi demo-kristaua, eta alderdi sozialdemokratikoek, egindako paktoa boterea txandatzeko) klientelismoa normala zen Venezuelako gizartearentzako, gobernuko administrazio maila guztietan zegon korrupzioa izugarrizkoa zen. Honek geroxeago gizarte osotik zabalduko zen. Kapitalismoa berez indibidualismoa, berekoitasuna bultzatzen badu Venezuelako herrian zabaldutako harremanek areagotu zuten.

Garai hartan, sektore zabal batek jasotzen zituen petroleoaren onura ekonomikoak eta gobernuari administrazioan zegoen korrupzioa ez zitzaien axola, ahal izanez gero parte hartzen zuen. Bitartean, ezkerrak jasotzen ari zuen errepresioa izugarrizkoa zen; desagertuak, hildakoak, kartzelaratuak, torturakoak...1989 “caracazo” etorri zen herriak lehenengo abisua eman zion puntufijismoari .Urre beltzaren onurak amaitu ziren, herriaren gehiengoa pobrezian zegoen eta caracazoa zapalduen ezinegoaren erakuslea izan zen. Honen atzean ez zegoen mugimendu politikorik jendearen ezinegona iraultza bilakatzeko. Andres Perez-en gobernua gogor zapaldu zuen herri mugimenduak.Datu ofizialen arabera 300 hildako egon ziren, baina herriak dino hildako gehiago egon zirela. 1998-an Chavez hauteskundeak irabazita 40 urteko puntufijismoari amaiera jarri zion.

Chavezen gobernuak baloreen aldaketen gardentasuna bilatu nahi zuen, baina baloreak ez dira egun batetik bestera aldatzen. Orduña, sektore batek chavismoaren “onurak” aprobetxatu nahi zituen (derecha endogena). 10 urtetan askok izan dira egun batetik bestera chavistak izatetik opozisiora pasatu direnak. Zergaitik? Negozioa ezin izan dutela egin. Hala eta guztiz, badago sektore bat egonkortzen ari dena kargu estrategikoetan eta troyako zaldia bezala izango litzateke.

Herriaren artean badakite hauen existentziaz, baina política maila eskasa dutenek oposizioko hedabidea botatzen dituzten manipulazioak sinisteko arriskua dago. Chavez-ek zuzenean PSUV-eko goi karguak aukeratu zituenean aparte utzi zuen “derecha endogena” baina oraindino asko falta da haien bazterketa osotasunean emateko. Batzutan nabaria izan daiteke, baina beste batzutan hauek oso izkutatuak daude eta Chavez baino Chavistagoak dira . Gaur egun, prozesu iraultzaile honek daukan arrisku handienetarikoa “derecha endogena”da. Hauen garrantzia gutxiezteko auzoko kontzeiluaren indarra areagotu behar da.

Prozesu honen beste arzoa opsizioak bultzatzen ari den delinkuentzia da. Oposizioak estrategia hau erabiltzen ari da jendearengan ezinegona pizteko.Baita oso adierazgarria da ikustea nola auzo iraultzaileenetan drogak sartzen saiatzen ari diren; Caracasen ez da kasualitatea heroína marihuana baino merkeagoa izatea.Honi gehitu behar zaio poliziaren korrupzioa, gutxi egiten badu egoera hobetzeko, hauek gehienetan oposizioaren mesedetan daude. Oposizioak oraindino prozesu iraultzaileari min haundi egin dezaketeen arloak kontrolatzen dituzte.

Adibidez, oposizioak elikagaien ekoizpen eta ezinbesteko produktuen salmenten prezioak kontrolatzen dituzte.Azken hilabeteetan prezioak igo dituzte, berriz ere jendearen ezinegona pizteko. Honi aurre egiteko, elikagaien burugabetza  bultzatu beharra dago .venezuelak gaur egun, produktu eta elikagai gehienak inportatzen ditu.Urre beltzaren garaian nekazaritza alde batera utzi zen, elikagai guztiak inportatuz.

Orain gobernuak elikagaien burugabetza bultzatzen ari dira, ongi badakite petroleoa ez dela egongo bizitza osorako eta blokeo bat jasanez gero, kubakoa bésala, funtzeskoa izango litzateke.

Botatako hausnarketan Venazuelako herriaren errealidadera hurbiltzen saiatu naiz. Herri honek argüí dauka prozesuaren garantiza eta Venezuelarra batek holakoa esan zidan; “llevamos el mundo a nuestra espalda , y cansa , pero tenemos que seguir”
 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx