Portada Noticias Naciones sin estado Defender la terra nom é delito!
Defender la terra nom é delito! PDF Imprimir E-mail
03/03/2011

[Komite Internazionalistak / Ioseba] Pasa den ostiralean, otsailaren 25an, Euskal Herrian bezala, Galizan euren preso politiko independentisten aldeko elkarretaratzeak burutu ziren hiri nagusietan. Lugon, Konpostelan, Vigon, Ourensen eta Ferrolen jende andana bildu zen, euren lau preso politikoen hileroko eguneko baraualdiarekin bat eginez.

2005etik hona Galizako militante independentisten aurkako atxiloketak areagotu dira. Horregatik, presoekiko elkartasuna, gogoeta eta borrokak indartzeko, Galiziar Preso Independentisten Aldeko Kolektiboa sortu zen. Harrezkero, presoek pairatzen duten eraso, isolamendu eta sakabanaketa salatzeko asmoz, ostiralero elkarretaratze hauek antolatzen dira Ceivar izeneko errepresioaren kontrako herri erakundearen eskutik.

Batetik, Miguel Nicolas Aparicio langilea 2010eko abenduak izan zen atxilotua Vigon. CUTeko (Central Unitaria de Traballadores) kidea zen eta INEMen bi bulegoen aurkako sabotaiak egitea egozten diote. Pontevedrako Lamako espetxean aurkitzen da eta bi urteko zigorraren zai dago epaiketa burutu arte.

Eta beste hiru presoak Konpostelakoak dira eta Espainian sakabanaturik daude. Ugio Caamanho San-Tiso gaztetatik sortu berri zen AMI (Assembleia da Mocidade Independentista) gazte erakundeko kidea izan zen. 2005an izan zen atxilotua, Galizako Aberri Egunaren bezperan Konpostelako Caixa Galiciaren egoitza lehertarazteagatik. 2008an Audientzia Nazionalak epaitu ondoren, aske gelditu zen momentu batez, baina berriz atxilotu zuten zigor osoa bete zetzan.

Santiago Vigo Domingues konpostelarra 2007ko abenduan atxilotu zuten lehergailuak edukitzeagatik egotzita, espekulazio urbanistikoaren aurkako kanpaina independentista baten baitan. Prebentiban 2009 arte egonda sakabanaketaz gain, torturak pairatu zituen. “Resistencia Galega” izeneko taldeko kidea izatea leporatzen zioten, nahiz eta Guardia Zibilak halako taldearen existentzia ezin frogatu. Eta 2009an kasua Fiskaltzak helegitea aurkeztu ondoren, beste lau urtez luzatu zioten zigorra. Azken bi preso hauek elkarrekin aurkitzen dira Palentziako La Moraleja espetxean.

Eta azkenik, José Manuel Sanches Gorgas konpostelarra 2007ko abenduan atxilotu zuten ere, Santiagoren aurkako sarekada berberaren baitan. Leoneko Mansilla de las Mulaseko espetxean aurkitzen da bera, eta beste konpostelarrak bezala, lurraldearen espekulazioaren aurkako ekintzak egozten diote.

Baina hauek ez dira galiziar preso politiko bakarrak. Hauez gain, GRAPO eta PCE(r)ko 13 galiziar inguru aurkitzen dira Espainiako espetxeetan zehar preso eta sakabanaturik, haien artean batzuk gaixotasun larriak edota kondena beteak izanik. Hauek, berriz, Socorro Roxo Internacional preso politiko komunisten aldeko erakunde antirrepresiboak babesturik daude.

Euskal Herria den herri zapaldutik, borrokan ari diren beste herriei eta euren preso politikoei elkartasun osoa helarazi nahi diegu.

Presxs à rua a luita continua!
Munduko preso politikoak etxera!!

Informazio gehiagorako:
- Galizako preso politikoen Elkartasun Komiteen bloga
- Galiziar preso politiko independentistei buruzko informazioa
- CEIVAR erakundearen webgunea

 

 

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?