Portada Noticias Naciones sin estado Independentziaren aldeko Diada historikoa
Independentziaren aldeko Diada historikoa PDF Imprimir E-mail
14/09/2012

Milioika pertsona elkartu ziren Bartzelonako Irailaren 11ko Diada historikoan, helburu politiko ezberdinetatik Catalunyaren independentzia aldarrikatzeko asmoz.

Goizean, Ezker Independentistak, 1978ko Diadan poliziak erail zuen Gustau Muñoz Unió de Juventuts Marxistes-Leninistes erakundeko kideari eta borrokan hildako borrokalari guztiei omenaldia egin zuen. Ondoren, 1714ko setioaren sinbolo den Fossar de les Moreres (Bartzelonako erresistentzian hildakoen lurperatze tokia) fosoan, Arran gazte erakunde berriak (Maulets, CAJEI eta gazte kolektibo independentista ezberdinen konfluentzia) aurkezpena egin zuen. Eguerdian, preso politiko katalanen aldeko Rescat erakundearen manifestazio jendetsua egin zen, ETAkide izatea leporatuta preso dauden Lola eta Marina katalandarren askatasuna aldarrikatzen. Bertan, ekintza ezberdinak burutu ziren, besteak beste, Iosu Uribetxeberriaren aldeko pankarten erakustaldia.

Arratsaldean bi manifestazio antolatu ziren. Alde batetik independentzia aldarrikatzeaz gain, Herrialde Katalanen batasuna eta kapitalaren Europa baztertzen zutenen aldarrikapen antikapitalistak. Eta bertan ezker independentista (CUP erakunde politikoa, Arran gazte erakundea, COS sindikatua, SEPC ikasle sindikatua eta Endavant nazio askapenerako erakunde sozialista) gailendu zen, "Ni pacte fiscal, ni pacte social. Independència, socialisme, Països Catalans" leloarekin. Era berean, bloke honen atzealdean, Kataluniako independentista anarkisten blokea atera zen, alegia Negres Tempestes kolektibo libertarioa, "Ni capitalisme ni Estats, autogestió i solidaritat" lelopean.

Eta beste alde batetik, Assemblea Nacional de Catalunya independentziarako mugimenduak, bere baitan dauden erakunde sektorialekin (CiU, ERC, Reagrupament, CUP, ICV, SI, Omnium Cultural hizkuntzaren aldeko erakundea eta gizarte mugimendu eta sindikatuetako norbanako ezberdinak) "Catalunya, nou Estat d´Europa" lemapean Herrialde Katalanetan inoiz egondako manifestaziorik erraldoiena burutu zuen, Ezker Independentistako CUP erakundea bertan egonik.

Informazio gehiagorako, NAIZ.info eta TOPATU.infok egindako erreportaiak.

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?