Saharari buruzko dokumentala Imprimir
13/02/2006

Lagun maiteok:

Saharar herriari laguntzeko ekintzekin jarraituz, datorren otsailaren 16an, arratsaldeko 19,30etan, Udal Liburutegiko aretoan botako den, dokumentalaren proiekziora gonbidatzen zaituztegu.

Gidoilari eta egile den Arantxa Gurmendi berak aurkeztuko duen BASAMORTUKO IRRIBARREAK bideo-dokumentalera, hain zuzen ere.

Lehenengo zatian “Oporrak Bakean” programaren barnean, urtero Euskal Herrira uda pasatzera etortzen diren ume sahararrei jarraipena egiten zaie eta elkartasun programa honek gu ezagutzeko eta kultur trukaketarako eskaintzen dien aukera nola gauzatzen duten erakutsiko digu.

Bigarren zatian ume hauek ikusterakoan sortzen zaizkigun galderei erantzuten saiatzen da. Eta hori lortzeko Tinduffeko saharar errefuxiatuen kanpalekuetako bizitzaren berri emango digu.

Interes zein kalitate handiko dokumentala dela uste dugu beraz, zuen zain gelditzen gara. Goraintziak.

Ezkerraldeko Komite Internazionalistak