Leonard Peltier, indigenen eskubideen defentsan 36 urte bizi osorako zigor bikoitza pairatuz Imprimir
02/02/2012

[Euskal Herriko Mumiaren Lagunak eta Komite Internazionalistak] 2012ko otsailaren 6an, American Indian Movement (AIM) Estatu Batuetako indigenen askapenerako erakundeko kide lakota den Leonard Peltier, burutu ez duen ustezko bi erailketa leporatuz 36 urte beteko ditu espetxean.

Leonard Peltier 1976an atxilotu zuten, eta inongo frogarik gabe bizi osorako zigor bikoitza ezarri zioten 1977an, FBIko Jack Coler eta Ronald Williams agenteen heriotza leporatuz. FBIko bi kide hauek, AIMko beste kide batekin batera, Hego Dakotako Sioux tribuaren lur sakratuetako indiar erreserba batean eman zen tiroketa batean hil ziren. Aurretik, lur hauetan uranioa eta ikatza aurkitu zen. Eta mineral horiek ustiatzeko enpresen interesak medio, 1973an Indiar Errerserbako herri batean bazterkeriaren aurkako okupazioa burutzen ari ziren 200 indigena baino gehiago erail zituzten, agente federalen esku zegoen eta inoiz ikertu ez den kasu batean.



1975eko ekainaren 26ko tiroketa hartan, bertan egon zela onartu zuen Peltierrek, alabaina ez zuela tirokatu aitortu izan du beti. Kanadara ihes egin zuen eta, presiopean zegoen ustezko lekuko baten froga faltsuen bidez, han atxilotu ondoren EEBBetara estraditatu zuten 1976an. Epaiketan, lekuko hark bere hasiera bateko deklarazioa baztertuz, Peltierren Defentsan parte hartu nahi izan zuen eta epaileak ez zion baimenik eman. Era berean, Akusazioak froga balistikoen aurkezpenari uko egin zion. Froga hauek aparteko garrantzia izango luketen Peltierren errugabetasuna agerian uzteko.

Gertaera guzti haietatik 35 urte baino gehiago pasa dira eta, harrezkeroztik, Peltier Pennsylvaniako Lewisburg espetxean jarraitzen du eta, aldi berean, milaka froga ezkutatuak, testigantza derrigortuak eta FBIren iruzurrak ere jarraitzen dute. Gainera, Peltierren osasuna txarrerantz doa, besteak beste ikusmen arazoak eta diabetesa pairatzen ditu. Hala ere, margotzen dituen olio-pinturatan, boterearekiko duen gorrotoa adierazten du, indiarren eskubideak eta subiranotasuna aldarrikatuz.

Hori guztia dela eta, otsailaren 4an, Leonard Peltierren aldeko nazioarteko elkartasun eguna izango da, munduko txoko ugaritan protesta ekimen ezberdinak antolatzen direlarik EEBBetatik Irlanda zein Alemaniaraino. Bestalde, preso politiko honen askatasunaren aldeko ibilaldi bat hasi zen abenduan Estatu Batuetan. Elkartasun martxa hau, 2012ko maiatzean amaituko da Washingtonen.

Bistan da, EEBBetako sistema kartzelario arrazistan horrelako muntai polizialak oso ohikoak direla, 30 urte espetxean bete dituen eta Heriotzaren Korridoretik atera berri den Mumia Abu-Jamalen kasua lez. Baina erresistentzia mugimendu herrikoiaren aurkako jazarpen hauek mundu osoan aurkitu daitezke; siouxen lurralde sakratu zapalduetatik euskaldunen lurralde zapalduetaraino.

Munduko preso politiko guztiak etxera!!!
Free Leonard Peltier!!

 

Leonard Peltierren kasuaren kronologia:

  • 1970 hamarkadan:
    Hego Dakotan (EEBB) Pide Ridge izeneko Indiar Erreserbako lakota indiarrentzako lur sakratuetan uranioa eta ikatza. FBI enpresen ustiatzeko interesa babesten bertaratu
  • 1973:
    indiarrek Indiar Erreserbako herri baten okupazioa burutu. Indiarrek sufritzen duten bazterkeria eta ustelkeria salatzeko. 71 egunez erresistitzen eta FBIren erasopean, 200 kide baino gehiago erailda.
  • 1975eko ekainak 26 tiroketa:
    FBIko bi kide eta AIMko kide bat hilda. Errepresioaren beldur, Leonard Peltier ihesi Kanadara
  • 1976ko otsailak 6
    Kanadan atxilotu eta EEBBetara estraditatu. Poliziarengandik presionatutako lekukoak aitzaki.
  • Epaiketa fartsa:
    lekukoak testigantza derrigortua salatu, eta Defentsan parte hartzeko eskubidea ukatu.
  • Froga balistikorik ez zen egin
  • Emaitza: Bizi osorako zigor bikoitza
  • 2011ko irailak 14:
    Mario Benedetti saria. Irailak 12, 67 urte bete zituen, bizitzaren erdia espetxean