Preso galiziarren alde, Que voltem a casa! Imprimir
02/01/2015

+Video

Galiziar mugimendu independentistako presoekiko elkartasunez, Espetxeetara 9. Marcha às cadeias antolatu du Que voltem para a casa elkartasun taldeak. Urtarrilaren 17an, espainiar gartzeletan dispertsatuta dituzten militante galiziarrengana hurbilduko dira, negu hotzean elkartasunaren beroa gerturatu eta haien etxeratzea eskatzeko. Martxa honekiko sostengua adieraziz bideo bat grabatu dugu, Askapenako lagunekin batera.

Komite Internazionalistetatik, Munduko preso politiko guztien askatzea eta gartzela sistema ankerraren alde borrokatzen jarraitzera deitzen dugu. Gartzelan diren kide guztiak zaintzen jarraitzeko deiadarra ere luzatzen dugu.