Portada Novedades KI 30! en los medios 30 urteko bozgorailua
30 urteko bozgorailua PDF Imprimir E-mail
18/11/2009
Komite InternazionalistakKomite Internazionalistek 30. urteurrena ospatuko dute betiko aldarriak ardatz hartuta

[Berria / Andoni Etxeberria] «Kolonbia, Bolivia, Euskal Herria...» hamaika herriren zerrendarekin ekin zion atzo KI-ko (Komite Internazionalistak) eledun Aitor Garagarzak erakundearen 30. urteurrena ospatzeko ekintzen aurkezpenari. Hamaika herri, hamaika borroka seinalatzeko eta funtsean helburu bakarra: nazioen arteko elkartasun politikoa bultzatzea. KI-k 30 urtean lan betea egin du xede horren inguruan: «Normalean, Euskal Herriko medio nagusietan agertzen ez den informazioa ekarri dugu, beste nazio batzuetan pairatzen dituzten egoerak salatuz gure gizartean sentsibilizazioa sortzeko».

Horretarako, ezinbestekoak dira udaz uda hainbat nazioren egoera bertatik bertara ezagutzeko bidaltzen dituzten brigadista taldeak. Garagarzak 30 urteotako ekintza nagusiak gogorarazi ditu urtemugaren harira: Nikaraguako Iraultza Sandinistaren harira sortu zen erakundea, 1979an. Kubaren aurkako «blokeo kriminala» salatu zuten. Kolonbiara joan ziren, euren bizitzaz paramilitarismoak mehatxatutako militanteen bizitza babesten. Chiapasen egon ziren, nekazarien egoeraz informatzeko. Baita Iraken, Gazan eta Saharan era, eta Euskal Herriko arazoak ere ahaztu barik: hemen bertan, «euskal preso politikoen giza eskubideen urratze sistematikoaren aurka protesta egiteko» barau egin zutela gogorazi du Garagarzak. Baina zergatik konpromiso hori? Garagarzaren taldekide Patricia Lezamak du erantzuna: «Edonon eta edonori egindako bidegabekeria gureak bezala sentitzen ditugun pertsonak gara. Eraldaketa politiko eta soziala beharrezkotzat jotzen dugu, eta hori behetik gora egin behar dela uste dugulako borrokan jarraituko dugu datozen 30 urteetan ere».

Ospakizuna
Orain, baina, 30 urte horietako lana ospatzeko abagunea dute. Ekitaldi nagusia azaroaren 28an izango da, Kukutzako gaztetxean (Errekalde, Bilbo), besteak beste, Betagarriren kontzertuarekin.

EKITALDI NAGUSIAK

Gaur. Checkpoint Rock. Fermin Muguruza eta Javier Corcueraren dokumentala eta solasa, 19:30ean, Bilboko Bilborock aretoan.

Hilaren 28a. 30. urteurrenaren ekitaldi nagusia, Errekaldeko Kukutza gaztetxean (Bilbo): umeentzako tailerrak, ekitaldi politikoa, herri bazkaria, Betagarriren kontzertua, eta abar.
 
Banner

TWITTER KI

FOTOS

dsc09588

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?

 

 

¿DONDE?

tagzaniapaste
KI 30! [Tagzania]