Portada Novedades KI 30! en los medios Komite Internazionalistak 30. urteurrena ospatu du Errekalden
Komite Internazionalistak 30. urteurrena ospatu du Errekalden PDF Imprimir E-mail
30/11/2009
Komite Internazionalistak[Branka] Komite Internazionalistak 30 urte bete du aurten sortu zenetik internazionalismoaren munduan lanean. Hau ospatzeko jaialdia antolatu dute Errekaldeko Kukutza gaztetxean. Hogeita hamar urte hauetako historia laburbidu duen ekitaldia eta bazkari herrikoia izan dira urtebetetze honen ekimen nagusiak.

Ekitaldian 30 urte hauetako errepasaoa egin dute. Gogoratu dute orain dela 30 urte, Iraultza Sandinistak piztu zuen itxaropenaren babesean, Euskal Herrian herrialdeetan zebiltzan tokian tokiko taldeak bildu zirela, Komite Internazionalistak erakundea sortzeko.
Ordutik, herri honetako ehunka lagun kolektibo horren parte izan direla azpimarratu dute, eta, besteak beste, askatasuna lortzeko nikaraguar miliziekin batera borrokatu dira; Kubaren aurkako blokeo kriminala salatu dute; euren bizitzaz, estatuaren paramilitarismoak mehatxatutako kolonbiar militanteen bizitza babestu dute; lurraren koloreko emakume eta gizonekin berba egin dute komunitate zapatistetan eta Mexiko erreboltaria osatzen duten beste erresistentzia-erakundeekin; mendebaldeko demokraziaren bonba hiltzaileak partekatu dituzte Irakeko herriarekin; Gazan sionismoak zerupean eraikitako kartzelan atxilotuak izan dira, baita Pragako kartzeletan ere, politika ekonomiko hiltzailearen bitartez mundua zuzendu nahi dutenak salatzeagatik; Venezuelako herriarekin XXI. mendeko sozialismoari buruz hausnarketa egin dute; eta euskal preso politikoen giza eskubideen urraketa sistematikoa protestatzeko barau egin dute gose grebetan...

Beharrezkoa den eraldaketa politiko eta sozialarekin Komite Internazionalisten konpromisoa berriztu dute gaur; "eraldaketa behetik gora eraikita, sistema neoliberalak zapaltzen dituen lagunekin egindakoa".

Ekitaldiaren ostean ehunka pertsonak parte hartu duen herri bazkaria egin dute. Gazte independentisten kontrako jazarpena salatzeko manifestazio nazionala dela eta, arratsaldeko ekitaldiak bertan behera gelditu dira. Betagarri eta Makalak amaiaera jarri die ospakizunei.

 
Banner

http://www.komiteinternazionalistak.org/index.php/es/noticias/eh-internacionalista/2572-2018-01-26-14-01-09

TWITTER KI

FOTOS

dsc09663

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?

 

 

¿DONDE?

tagzaniapaste
KI 30! [Tagzania]