Portada Brigadak Brigada Kurdistan Bloga Feminismo turkiarra eguneroko sarraskiaren eta erreferentzialtasunaren artean
Feminismo turkiarra eguneroko sarraskiaren eta erreferentzialtasunaren artean PDF Inprimatu Email
2015/09/05

kurd2

Gaurkoan Istanbuleko Mugimendu Feministaz eta Turkiako emakumeen egoeraz mintzatuko gara.

Istanbuleko Mugimendu Feminista 70. hamarkadako Gerra Zibila eta gero gorpuztu zen. Lehenago emakume izatearen zapalkuntzaren inguruan kontzientzia existitu arren, gerraren premiek geroko utzi zuten erreibindikazio eta subjektibotasun politikoaren sorrera. Borroka feministaren eraginez 80ko hamarkadatik hona emakumeen emantzipazio mailak gora egin du: emakumeak lan esparruan txertatuz joan dira, sexu askapena areagotu da eta ezkontzeak zuen erabateko balioa galdu egin du, bakarrik edo lagunekin bizitzea onartuago dago...



Emakumeen askatasunak gora egin ahala, ordea, biolentzia sexistaren gaitz estrukturala ere areagotu egin da egunean hildako bat uzteraino. Egungo Turkiar gobernuak, hau arazotzat jo ordez, gizonen boterea goraipatzen du haien bozkak -eta ondorioz, haien erabakiz, etxeko guztiak- irabazteko asmoz. Gizonezkoen nagusitasun sinesmen eta praktika hori da, hain zuzen ere, hainbat eta hainbat emakume gazte Mugimendu Feministara lotu dituena, gehien bat erdiko klaseetako emakumeak.

Gizarteak orokorrean biolentzia sexistak sortutako erailketak gaitzetsi eta izurritea gelditzearen alde agertzen den arren, euren burua feministatzat hartzen dutenak gutxi dira, mugimendu honen estigmatizazioa dela eta. Mugimenduarentzat, nabaria da emakumeen hilketak geldiarazteko modurik zuzenetako bat emakumeen emantzipazio ekonomikoa garatzea dela eta pobreziaren feminizazioari aurre egitea. Independentzia ekonomikoaren afera gakotzat dute bertako feministek, emakumeek beren buruen gaineko boterea irabazte aldera.

 

Turkian badaude feminismo islamikoaren bidea hartu duten emakumeak, hau da, Alarengan fedea duten emakume feministak. Hainbatentzat, baina, Korana “Alaren hitzen transkripzio zuzena” denez zaila da errotiko eraldaketa bat burutzea. Orokorrean Turkian dagoen fede islamikoa nahiko interpretazio leunean oinarritzen da, baina badaude joera erradikalagoak utzitako kasu lazgarriak ere bai. Konca Kuriş-ena da horietako bat. Turkiako Hezbollah-k feminista islamiko hau “txerriaren lotura” eginez erail zuen. Eskuak eta oinak bizkarraldetik elkarri lotu eta su eman zioten. Horrela, Korana bera eztabaidatzearen beldurra ezarri eta zabaldu nahi izan zuten Turkiako emakumeen artean.

Feminismoa azken urteetan ezkerreko mugimenduetatik bananduta egon da, baina azken urteetan elkartzeko joera eman da. Agenden elkartzeak feminismoa ahuldu du, alabaina. Izan ere, lehenago feminismoak emakume guztiengana gerturatzeko zuen gaitasuna mugatu lezake honek. Izan ere, 35 urte hauetan feminismoak area politikoan eragiteko gaitasuna lortu izan du, bere kabuz. Komunikabideek eta jendeak erreferentziatzat ditu.

Lesbianen mugimendua LGTBI mugimenduaren barruan dago txertatuta, eta Mugimendu Feministaz aparte egiten du lan, nahiz eta mugimendua “europeizatzen” ari den eta gero eta lesbiana gehiagok parte hartzen duen Mugimendu Feministan.

Turkiar mugimendu feministak harreman gurutzatua dauka kurduenarekin. Hala, bigarrenek feminismoa turkiar itzulpenetatik ikasi bazuten ere, garapen sakonagoa izan du emakume kurduen mugimenduak, eta erreferentzia bilakatu da turkiar feministentzat. Honen inguruan, hala ere, gehiago jakingo dugu hurrengo egunetan, eta dakiguna hemen jarriko, noski!

Antolaketa ereduari dagokionez, badaude talde feministak turkiako hiri guztietan, eta istanbulen ugariak dira gai ezberdinak lantzen dituzten taldeak. Guztien artean nork bere ekarpena egiten dute, mapa oso bat eratuz baina jendarteari “dena ala ezer ez” eskaini gabe. Badaude tratu txarren aldeko biktimen alde lan egiten dutenak, abortuaren inguruan lan egiten dutenak... Horrela, eta emakume mobilizazio zein margoketa anitzekin, feminismoak bere mezu nagusiak gizartera pasaraztea lortzen du.

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

Blog Kurdistan Irudiak

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx