|
2010/08/16 |
|
2010. urtea garrantzitsua izaten ari da MST-arentzako, aurten hauteskundeak ospatzen dira Brasilen, urrian hain zuzen ere. Gainera, 40 milioi brasildarrek pobrezi hutsean bizitzen jarraitzen dute eta lurraren %46a populazioaren %1aren eskuetan egoten jarraitzen du. Bankuek eta multinazionalek betetzen dute %1 hori, lurraren erabilpen desegoki bat eginez, adibidez transakzio inmobiliarioak egiteko erabiliak dira.
2010ean MST-ak 26 urte beteko ditu. Urte hauetan zehar 370 mila familiek 7,5 milioi hektarea hartu dituzte 2.500 okupazio ingururen bitartez.
2002an MST-ak eta beste hainbat mugimendu sozialek euren botoa eman zioten Luis Ignazio Da Silvari, Lulari, PT-ko hautagai zenari. Honen garaipena esanguratsua izan zen; izan ere, ezkerreko alderdi baten lehenengo garaipena izan zen Brasilen XXI.mendean, baina gaur egun Lularen gobernuak ez dauka antz handirik hasierako ezkerreko ideologiarekin.
Lulak gobernua eratu ahal izateko zentroko alderdiekin koalizioa egin behar izan zuen. Honek Antonio Palocci bezalako ministroak izendatzea ekarri zuen (finantza-ministroa), aurreko gobernuen kutsu neoliberalari jarraipena emanez. Hala ere, gizartearen alderdirik baztertuenetan, txiroenetan, hala nola gizarte-mugimenduetan aldaketarako itxaropen handia zegoen.
Bere gobernuko 8 urte hauetan politika asistentzialista buru izan da "Hambre 0", "Luz para todos" edo "Bolsa de familia" programen bidez, baina ez da gizarteak espero zuen benetako aldaketa gertatu, ez eta agindutako nekazal-erreforma egin.
Egoera guzti hau pixka bat gehiago ulertu ahal izateko datozen bi asteetan Brasilgo lurretatik ibiliko gara, MSTko errealitate ezberdinak bertatik bertara ezagutuz.
|