Gaza PDF Inprimatu Email
Brigada Palestina
2008/08/29

Marhaba!
Kaixo !

Gazan arazo handi barik sartu ginen. Prestatuta genuen 'aitzakia' ez genuen asko erabili behar izan. Inor ez zebilen Erezeko mugan: kanpoaldean NU (United Nations) eta Gurutze Gorriko kotxe batzuk, besterik ez zegoen.

Mugan alde honetan, Gazan, 'desolazioa', hondarra eta bonbardeatutako etxeen hondakinak besterik ez kilometro erdi batetan, Hamaseko militarren txabola kaxkar batera iritxi aurretik. Kontroltxoa egin ziguten eta tira, aurrera!

 Zer da hau?
 
Hemendik ezin da inor atera eta ez sartu. Mugak itxita dituzte, Urtebete baino gehiago daramate hemendik atera ezinik; israeldarrak ez diete baimenik ematen. Kartzela handi bat da hau, alanbrezko edo zementuzko harresiaz inguraturik 'bizi' dira. Kartzela batean baina okerrago bizi direla zioen atzo FPLP ko kide batek. Osasun ministroak (HAMAS) ere berdin esan digu gaur. Guk ez dugu egunean hiru aldiz jateko eskubidea, ez dugu ikasketak egiteko aukerarik edo gaixorik jartzen garenean tratamendu egokirik.
 
 Lanik gabe daude gehienak, janariak eta gainontzeko gauzak ez diete ia sartzen uzten, UNeko laguntza ez da iristen oinarrizko beharrak estaltzeko -horrela esan digu gaur hemengo UNRWAko buruak...Gasolina ere ez ia iristen eta astoak dira garraiorako gehien erabiltzen den sistema.
 
Zer da hau?
 
Israelek jarri dizkien muga inguruan dauden etxeak penagarri daude, batzuk eskonbro bihurtuta, beste batzuk erdi eroriak edo tiroketen zuloz beterik. Eta zutik daudenak bihar nola egongo diren jakin barik.
-Eta zer egingo dugu ba, hau gure etxea da, besterik ez dugu eta hemen gelditu gera. Hau da goitik behera beltzen jantzitako emakume batek esan ziguna, ea beldurrik ez duen galdetu genionean.
 
360 kilometro karratutan (30.12) miloi ta erdi pertsona bizi dira, munduko biztanle dentsitaterik haundienetako bat. Arrantzaleak ezin arrantzik egin kutsatutako lehenengo sei miliatatik aurrea; nekazariak lurrik ez lantzeko; garraiolariak ezin kanpotik produktuak sartu eta, noski, dendariak ezer gutxi saltzeko. Eta horrela dena.
 
Hala ere, eta jasanezinezko kondizio hauetan aurrera jarraitzeko indarra adierazi digute alderdi politikoak (FPLP-Yiha islamikoa-Hamas-FATAH) eta gizarte taldeak (gazteak, medikuak, emakumeak...) Mundu guztiak eskerrak ematen dizkigu. Gu honeraino, beraienganaino iristea, oso garrantzitsua dela esan digute, hemen bakarrik baitdaude.
 
 Eta gu, astakeri hauek ikusita, ezer aldatzeko gai ez bagera, zertarako balio dugu?
 
Ondo izan!
 
Massalama!
 
Gazatik,
Mikelon.

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?
 
palestina
Azken urteotan Palestinako brigada PCHR (Giza eskubide zentroa) eta Health Work Commitees-en bitartez bideratu da. Horrela, errealitate politiko eta sozialaren ikuspegi ahalik eta osatuena izan zezaten, alderdi politiko, sindikatu, emakume elkarte eta preso politikoen elkarteekin elkarlanean jardun da. Brigadak uztaila eta abuztuan zehar burutu dira, Palestinako inguru ezberdinetan: Belen, Ramala, Nablus, Gaza...

Blog Palestina irudiak

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx