| Judimendiko momotxorroek... |
|
|
|
| Brigada Palestina | |||
| 2006/07/08 | |||
|
Palestinar eta Euskal Herriei zuzendutako aldarria. Ramallahtik mundura:Aintzinako garaietatik zanpantzarrak urtez urte atera dira Euskal Herriko mendietan zehar neguaren amaierarekin batera udaberriaren etorrera iragarriz. Euskal Herriak Palestinak bezala lotura handia izan du beti lurrarekin, eta beti mirestu izan ditugu Amalurra eta naturaren indarrak, halaber lotura berezia izan dugu beti gure aintzinako ohiturekin eta gure hizkuntzarekin. Azken batean,Euskal Herriak, Palestinak bezala eutsi egiten dio bere izaerari eta uko egiten dio zurrunbilo globalizatzailearen barruan desagertzeari. Zanpantzarren dantza erritual hau burututa gure arbasoek uste zuten zintzarrien hotsaren bidez lurra esnarazten zutela neguaren loaldi luzearen ostean, eta ispuritu txarrak uxatzen zituztela zaldi isatsari eraginez. Gaur egun, ordea, errito honi eutsi diogu, gure herria bere loalditik esnarazteko. Iragan ostiralean zanpantzarrak mendietatik jaitsi ziren Ramallah-ko Bil'in herrira mundua esnarazteko, begirada Palestinan pausa dezaten, gureak eta munduko beste hainbat herrik bezala desagertzeari uko egiten diolako. Gure zintzarrien hotsak gogor eta ozen entzun dadila harresi lotsagarri hauek suntsitzeko, zaldi isatsei haizean eraginez herri zintzo eta duin honen etsaiak uxa ditzagun. Palestinan zein Euskal Herrian Pakea, lurra, eta askatasuna Judimendiko Momotxorroak, Ramallah-n 2006ko Uztailaren 8an
|
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||