Portada Brigadak Brigadak 11
Brigadak 11 PDF Inprimatu Email
brigadak 10

“Son cosas chiquitas. No acaban con la pobreza, pero quizás desencadenen la
alegría de hacer, y la traduzcan en actos. Y al fin y al cabo, actuar sobre
la realidad y cambiarla, aunque sea un poquito, es la única manera de probar
que la realidad es transformable”
Eduardo Galeano
Komite Internazionalistak 30 urte baino gehiago daramatzagu elkartasun internazionalistaren munduan, herrialde ezberdinetako erakunde askorekin harremanetan gaude, haien bitartez beraien herrietako errealitateak eta borrokak ezagutzeko.

Errealitateak eta esperientziak aldatuz joan dira, joan eta etorrizko elkartasun bat aurrera eramaten saiatu garen heinean, gure helburua gure inguruan euren borrokak zabaltzea izan delarik, bizi dugun mundu globalizatu
honetako injustizia eta bidegabekeriak salatuz.

Munduko toki ezberdinetan egiten ditugun brigadak, erakunde bezala gure lanaren ezinbesteko atala dira, eta hau betetzeko helburuarekin egiten ditugu: alde batetik, bisitatzen ditugun herrien borrokak eta errealitateak zuzenean ezagutzeko, eta horretarako gure egonaldian euren esperientziak oso gertutik bizi ditugu. Bestetik, harremanetan gauden eta urte osoan zehar lan egiten dugun erakundeekin ditugun loturak sendotzeko, urtez urte gero eta
lagun gehiago gure erakundera hurbildu dadin eta bere borrokekin bat egin dezan.

Azken finean, gure itzulerarako lanez bete gaitezen, itzultzen garenean transmititu dizkiguten errealitateen salaketa eta sentsibilizazio lanekin jarraitzeko. Gainera, eta batez ere, gure helburu politikoekin bat datozen munduko bazter ezberdinetan borrokatzen duten lagun eta erakundeek eskatzen digutelako, gure elkartasuna eta babesarekin borroka komunenean jarraitu ahal izateko. Esan behar da, aurten bete egin ditugun 30 urteetan zehar, errealitate, herri eta borroka ezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu antolatzen ditugun brigaden bitartez.

Nikaragua, Kuba, Kolonbia, Venezuela, Mexiko, Brasil, Palestina,... Herri bakoitzean egoera desberdinak aurkitu ditugu, baina hala eta guztiz ere erabiltzen dugun tresna esanguratsuena beti berbera izan da: Herrien arteko
elkartasun politikoa.

Kontzeptu honetan laburbiltzen dira Komite Internazionalistak erakundetatik brigaden bitartez lortu nahi ditugun helburuak. Eta helburu horietara hurbiltzeko, aurten ere, ilusio guztiarekin ekingo diogu brigada hauei antolatzeari:


Brasil (bertako erakundea: MST)
Colombia (bertako erakundea: Red de hermandad y solidaridad con Colombia)
Mexiko (erakunde eta kolektibo ezberdinak)


Beraz, beste herrialdetan gauzatzen diren borrokak eta prozesuak hurbiletik ezagutu nahi badituzu eta beste herri eta kolektiboekin elkartasun politikoari ekin nahi badiozu, jarri kontaktuan gurekin mail baten bidez edo telefonoz:

944790703
699687087
692025644 (Gipuzkoa)
 
Banner

#M30GREBA

  1. RT @ElaNafarroa: Rueda de prensa de los mas de cien comites de empresa que secundan la Huelga #M30Greba http://t.co/cn1LDv002I
  2. RT @newcheigor: Gasteiz a la calle!! #m30greba http://t.co/9KsWukR0fx
  3. RT @IRGalarreta: #m30greba Tod@s a la calle para defender nuestros derechos #ELAborrokan Danok kalera http://t.co/iaDWcsLVqq
  4. RT @Reacciona_a: #M30Greba RT @murrizketarikez: Más de 100 comités de empresa de Nafarroa se suman a la convocatoria de huelga del... http://t.co/F7X9Pno760
  5. #M30Greba RT @murrizketarikez: Más de 100 comités de empresa de Nafarroa se suman a la convocatoria de huelga del... http://t.co/F7X9Pno760

AGENDA

May 2013
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31