Portada Brigadak
Blogak


Brasileko brigada martxan dago!!! PDF Inprimatu Email
Brigada Brasil
2006/07/08

 Arazo administratibo batzuk izan direla eta Fortalezan geratu behar izan gara bi egun gehiago. Honekin Cearanen egiten ari diren lanak ezagutu ahal izan ditugu. 

  MSTak hirian daukan formazio zentruan lo egin dugu. Etxe honetan, kurtsoak eta militante bilerak egiten dituzte, baita han militanteak lo egiten dute.

Gehiago irakurri
 
PALESTINATIK BIHOTZ-BIHOTZEZ II PDF Inprimatu Email
Brigada Palestina
2006/07/05

06-07-05 AL QUDS (JERUSALEM).

 RAMALLAH, BIZIDUNEN HILOBIA. Duela urtebetera arte Ramallah ezagutu duen oro lur eta lur geratuko litzateke gaur egungoa ikustean, izan ere, 100.000 biztanleko hiri bizi eta girotsu hau porlanezko harresi erraldoi batez guztiz inguratua agertzen da gaur egun. Esan genezake aire zabaleko espetxe bat dela. Garai batean Al Qudsetik Qualandiara heldu eta hor Check Point-a zegoen, bertan militarrek kontrol zorrotza ezartzen zioten sartu zein atera nahi zuen orori, egun ordea sarrera bakarra autopistako peajearen antzeko kontrol postu bat da. Sarrera bakar hau guztiz itxita dago Ramallahko nortasun agiria daukaten palestinarrentzat, Jerusalengoak ordea traba handirik gabe sar daitezke (Israelgo administrazioko nortasun agiria daukatelako), honek funtzean apartheid egoera izugarria sortzen du palestinarren artean, izan ere auzokideak izanik batzuek zirkulatzeko eskubidea murriztuta daukate. Apartheid hau areagotzeko lege berri bat ezarri du Israelgo administrazioak, zeinaren bidez Jerusalemgo hiritar batek ezin baitu Ramallahko bat kotxez eraman. Harrapatuz gero 15000 NISeko (3000 euroko) isuna ezarriko liokete. Egoera honen ondorioz errepresioaren zama autobus zein taxi gidariengan jarri dute, haien ibilgailuan sartzen den palestinar ororen kontrol zehatza eraman behar dutelako.

Gehiago irakurri
 
PALESTINATIK BIHOTZ-BIHOTZEZ PDF Inprimatu Email
Brigada Palestina
2006/07/03

 06-07-03 RAMALLAH

Hemen nabil, Ramallan, hainbestetan gure SUELTA LA OLLA Hala Bedi Irratiko irratsaioko solaskidea izan den Samiarekin aurrez-aurre solasean, tea edaten, irratiko tarte laburrean kontatu ezin diren kontuez patxada ederrean berbetan.

Gehiago irakurri
 


Banner

+Video

AGENDA

May 2013
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Blogetako irudiak

Colombia
kuba20072 0...
kuba20072 0...