Portada Bereziak Al Nakba (1948-2008)
Al-Nakba: 60 urtetako genozidioa Palestinako herriaren aurka PDF Inprimatu Email
Artikuluen aurkibidea
Al-Nakba: 60 urtetako genozidioa Palestinako herriaren aurka
Palestina gaur: genozidioak darrai
Ilan Pappéri elkarrizketa
Kontraportada
Orri guztiak

"Al-Nakba: 60 urtetako genozidioa Palestinako herriaren aurka" egunkaria
PDF formatuan deskargatzeko (771 KB)


Genozidio baten kronologia

1897-1906: Basilean (Suitzan) lehenengo biltzar sionistan Munudu Erakunde Sionista sortu zuten. 1906an herri juduaren “aberria” Palestinan kokatzea deliberatu zuten.

1916: Britaina Handiak eta Frantziak, Sykes-Picot itun sekretuan, Ekialde Hurbila bietan banatzea adostu zuten. Inperio Otomanoaren aurkako gatazkan lagunduz gero etorkizunean independentzia baimenduko zietela agindu zieten arabiarrei eta gerora iruzur egin zieten.

1917: Balfour-en Deklarazioa: Gobernu Britaniarrak agindu zion Lord Rothschild-i “aberri” judu bat Palestinan sortzeko aukera baldin eta “eremu horretan zeuden herritar ez-juduen eskubide zibil eta politikoak bermatzen bazituen”. Artean populazioaren %5 eskas bat juduak ziren, gainontzeko %95, ordea, palestinar arabiarrak.

1919: Inperio Otomanoaren gainbeheraren ostean Palestinako Batzar Nazionalak Balfour-en Deklarazioa errefuxatu eta Palestinako independentzia aldarrikatu zuen.

1922: Nazioen Elakarteak Britania Handiaren esku utzi zuen Palestinaren gaineko agintea. Britaniako gobernuak juduen inmigrazioa bultzatu zuen Europa zein AEB-etatik.

1947: Nazio Batuen Erakundeko Batzarrak, 181 ebazpenean, Palestinan bi Estatutan banatzeko plana onetsi zuen: Estatu arabiarra eta judua. Ebazpenaren arabera eremuaren %55 Estatu Israeldarrarentzat izango da.

Garai horretan, ordea, populazioaren %30 ziren eta lurraren %6aren jabe.

1948: Milizia sionistek burututako eraso eta atentatu askoren ostean, britaniarrek aginteari uko egin eta NBEaren esku utzi zuten arazoa.

Egun berean Israelek haren independentzia alde bakarrez aldarrikatu eta NAKBA-ri (hondamendia) hasiera eman zion. 13.000 palestinar erail, 750.000 erbestera bultzatu, eta 400 herri inguru birrindu zituzten.

NBEak, 194 ebazpenean, errefuxiatuen itzulera baimentzeko eskatu zion Israeli, honek, ordea, muzin egin zion.

1967: Sei Egunetako gerraren ondorioz Israelek eremu arabiarrak okupatu zituen , besteak beste, Zisjordania, Gaza, Eki-Jerusalem, Egiptoko Sinai eta Siriako Golan gailurrak.

NBEk, 242 ebazpenaren bidez, okupatutako eremuetatik tropak erretiratzeko exijitu zion Israeli, hauek, berriz, ebazpenari muzin egin eta okupazio sistema gero eta bortitzagoa ezarri zuten eremuetan.

1987: Okupatutako Eremuetan lehenengo intifada piztu zen, alegia, herri matxinada ez-bortitza Palestinako Estatuaren autodeterminazio eta independentzia aldarrikatze aldera.

1988: Palestinako Batzar Nazionalak, Palestinako Estatu Burujabea aldarrikatu zuen. Honen presidenteak, Yaser Arafat-ek, Estatuaren onarpena eskatu zuen NBEren Batzar Orokorraren aurrean.

1991: Madrilen Ekialde Ertainari buruzko bake biltzarra egin zuten. Bertan etorkizuneko negoziaketetarako oinarriak ezarri zituzten.

1993-95:
AEBek Osloko Akordioak sustatu zituzten Palestina eta Israelen artean, ustez, Palestinako Estaturantzako eta Israelgo armadaren erretiradarantzako lehen urratsa zirelarik. “Bake akordioa” delakoaren bitartean, ordea, kolonien kopurua bikoiztu zuten Eremu Okupatuetan. 2000 kolonia eta 400.000 kolonotik gora izatera heldu ziren. Gainera kontrol militarrak eta mugikortasunaren murrizketa areagotu zituzten.

Palestinako Aginte Nazionala sortu zuten, alegia, behin-behineko gobernuaren organoa eta etorkizuneko estatuaren hazia.

2000: Israeldarren bortizkeria areagotu zen. Lurrak okupatzen jarraitu zuten koloniak eraikitzeko. Ariel Sharon-ek Mezkiten Lautada bisitatu zuen militar talde batek eskoltatuta eta ekintza iraingarri honek Bigarren Intifada piztu zuen. Milaka palestinar hil ziren israelgo armadaren erasoetan. Camp David-eko negoziazioek porrot egin zuten.

2002: Liga Arabiarrak bake ekimena eskaini zion Israeli, hots, onarpena eta bakea eskaini zioten 1967an okupatutako eremuetatik alde egitearen eta errefuxiatuen auziari konponbidea ematearen truke.

Israelek muzin egin zion proposamenari eta Jerico ez beste hiri palestinar guztiak militarki okupatu zituen. BANAKETA HARRESIA eraikitzeari ekin zioten, hasierako aurreikuspenen arabera 400 kilometrokoa, Zisjordaniako eremu okupatuetan. Haga-ko Nazioarteko Justizia Auzitegiak ilegaltzat jo zuen 2004ko Ekainaren 9an.

2005: Israelek Gazatik 8.000 kolono atera eta Zisjordanian 30.000 sartu zituen. Horren ostean Gazako zerrenda erabat itxi zuen.

2006: Eremu Okupatuetan egindako hauteskundeetan Hamas-ek irabazi zuen. AEBek, Europako babesarekin, zigorrak ezarri zizkion gobernu berriari, laguntzak moztu zizkion, eta alderdi nagusien arteko tentsioak elikatu zituen.

2007: Otsailan Hamas-ek eta Fatah-ek, Mecako akordioen ondorioz, batasun nazionaleko gobernua sinatu zuten, Ekainean, ordea, apurtu zuten. Fatah eta Hamas-en arteko gatazkak hasi ziren, ondorioz 100 lagun hil ziren Gazan eta Hamas-ek zerrendako kontrola bereganatu zuen. Mahmud Abbasek palestinako gizarte zibilak zalantzan jarriko zuen larrialdi gobernua ezarri zuen. Isrelek erabat blokeatu eta bakartu zuen Gazako zerrenda.

Annapolis-eko biltzarra ospatu zuten AEBetako babesapean, helburua 2009 baino lehen Estatu Palestinar bat sortzea zuelarik.

2008: Israelek isolamendu politiko, ekonomiko eta soziala ezarri zion Gazari eta oinarrizko elikagaien, medikamenduen, erregaien eta argindarraren sarrera blokeatu zuten.

Hiru egunetan zerrenda erasotu eta 100 palestinarretik gora hil zituzten, tartean 31 haur.

Maiatzaren 15ean 60 urte beteko dira Nakba (hondamendia) hasi zenetik: 60 urte palestinarrak errefuxiatu bihurtu zirenetik, 60 urtez giza eskubideen etengabeko urraketak pairatzen, 60 urteko bazterketa eta apartheid-a, 60 urte lurrak espropiatu zizkienetik, 60 urtez nazioarteko konmunitatearen axolagabekeriaren aurrean borrokatzen. Hori dela eta dei egiten diogu gizarte zibilari hondamendi hau gogoratzera, exodoa eta suntzipena salatzera, eta babea eta justizia aldarrikatzera.



 
Banner

TWITTER KI