Portada Bereziak #EzTTIPEzCETA
TTIP eta CETAari ez!
Hitzarmen neoliberalei ez! Herriok erabaki! PDF Inprimatu Email
2017/12/11

[Euskal Herriak TTIP eta CETA ez! eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta] Merkataritza-fluxuak eta mundu-mailako inbertsioa liberalizatzeko kapitalaren agendak, ezinbestekoan, bereari eusten dio: Munduko Merkataritza Antolakundeak (OMC) abenduaren 10etik 13ra arte elkartuko da Buenos Airesen, gobernantza neoliberalarena den bitarteko hau berrabiarazi nahian, Dohako Erronda izenekoak etengabe porrot egin ondoren. Horrela, berriro sustatu nahi da enpresa transnazional handien menpe dagoen merkatu handi orokor desarautua osatzeko aspaldiko ametsa, agenda korporatibo berriaren mugarri eta elementu berriak bilduko duen akordio aldeaniztuna sinatuz.

Gehiago irakurri
 
Buenos Aires egingo den hurrengo goi-bileraren aurrean: OMC kanpora! PDF Inprimatu Email
2017/12/01

BILBO.  Elkarretratzea Abenduak 11, 19:00etan. Arriagan
DONOSTIA.
Elkarretratzea Abenduak 11, 19:00etan. Boulevardean

Abenduaren 10 eta 13 artean Munduko Merkataritza Erakundea Buenos Airesen elkartuko da. Euren erabaki antidemokratiko eta neoliberalek gure bizitzak are gehiago prekarizatu baino ez dute egingo. MMEk mundu mailan bultzatzen duen erregimenari aurka egiteko, eta gure herrietatik kapitalismoaren alternatibak pentsatu eta eztabaidatzeko, herrialde, lurralde zein mundu mailan antolakunde sozial eta politikoen agenda eta kanpainak berrartikulatzea proposatzen dugu.

 
Betiko leloa? PDF Inprimatu Email
2017/10/23

[Amagoia Eskudero Larrañaga eta Ana Gorostidi Pagola*] Betiko leloa esatean, Merkataritza Askeko Itunez (MAI) ari gara. Egunetik egunera, geroz eta gehiago ditugu entzungai eta honen aurrean argi utzi nahi dugu izenburuan eginiko galderaren erantzuna ezezkoa dela.

Hasteko, azken aldian gehien entzun den eta apirilaren 21ean partzialki behin-behinekoz ezarri zen CETAren ibilbidea aipatu beharra dago. Europako Parlamentuak joan den otsailean onetsi zuen ituna eta orain Europako nazioetan ari dira bozkatzen. Behin betikora iritsi ahal izateko, nazio guztiek berretsi behar dute eta honen harira, Europako Batzordeak proposamen bat egin berri du, parlamentu nazionalak TTIP eta antzeko merkataritza hitzarmenei buruzko bozketetatik at uzteko.

Gehiago irakurri
 
Herri mobilizazioaren gainetik, CETA onartu da Diputatuen Kongresuan, Europar Batasuna eta Kanadaren arteko merkataritza askeko ituna PDF Inprimatu Email
2017/07/03

Merkataritza Askeko Itunek, merkatu globalari geratzen zaizkion muga eta oztopo urriak ezabatzeko helburua dute. Ez dira zerga edo arantzelak salgaiei jaisteko hitzarmen hutsak: legediak parekatzeko, pertsonen eskubideak babesten dituzten arauak ezabatzen edo leuntzen dituzte. Hitzarmenek askatasuna eta aurrerapena ekarriko dituztela saltzen digute, baina merkatu global horretan nortzuk eta nora esportatzen duten (eta beraz, nortzuk ez); nor lehiatu daitekeen (eta, beraz, nor pertsiana jaistera behartuta ikusi); non (eta zein baldintzetan eta ze prozesu jarraituta) produzitu eta non (zenbat, ze kalitaterekin eta ze preziotan) kontsumitzen den kontuan hartu behar dugu. Hala eginez gero, agerian geratzen baita merkataritza askeak korporazio handientzako bakarrik dituela onurak, eta herritarrak direla zuzenean euren eskubide sozial, politiko zein ingurugiroarekikoak kaltetuak ikusten dituztenak.

Gehiago irakurri
 
Aprendizajes de las resistencias feministas latinoamericanas a los Tratados de Libre Comercio e Inversión PDF Inprimatu Email
2017/06/19

[OMAL] ¿De qué manera afrontar este momento como feministas, como conjunto de movimientos sociales, como ciudadanía crítica? Este texto surge de esa pregunta y de dos ideas de fondo. Por un lado, pensamos que, en la medida en que Europa es (¿o ha sido?) centro del poder corporativo colonialista, necesita mirarse y mirar el mundo desde las periferias de este poder. Necesita descentrarse. Por eso este texto surgido en el norte global tiene voluntad de contagiarse de la experiencia latinoamericana (¡y caribeña!). Por otro lado, el feminismo propone una perspectiva analítica y política potente e insuficientemente explorada. De ahí la voluntad de aprender de las experiencias y prácticas feministas para realizar una crítica al sistema económico y plantear alternativas.

En definitiva, en esta investigación hemos intentado recoger aprendizajes de las miradas feministas latinoamericanas críticas con el sistema socioeconómico hegemónico para identificar claves que alimenten a los movimientos sociales, en este caso y de manera especial a los del norte global, en el marco de la nueva ofensiva de tratados de comercio e inversión.

Descargar cuaderno aquí

 


Banner

 

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?