TTIP, CETA... bizi ala irentsi. Irentziko duzu? |
2016/10/05 | |||
Aurten ere, gizarteko hainbat kolektibok salaketa- eta aldarrikapen-egun bihurtu nahi dugu urriaren 17a, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna. Gaur egun, tokian tokiko eragina duten eta mundu osoan islatzen diren eztabaida handiek markatzen dute gure klima: esaterako, EBren eta AEBren arteko Merkataritza eta Inbertsioetarako Itun Transatlantikoaren (TTIP) negoziazioak. 2013ko ekainaz geroztik ari dira negoziatzen proposamen hori, eta bi lurralde horien arteko merkataritza- eta inbertsio-harremanak erregulatzeko esparru berri bat proposatzen du, munduko merkatu handiena sortzeko asmoz. Baina TTIPa, CETAren moduko antzeko hitzarmenak bezalaxe, merkataritza itun soila izatetik harago doa: enpresa handi transnazionalen interesei soilik mesede egiten dien akordio berri bat da, ekoizle txikien, kontsumitzaileen, merkatarien eta, oro har, herritarren kaltetan. Barnebiltzen dituen ekimenek eragin oso kaltegarria izango dute hainbat alorretan: ekologikoa, soziala, lanekoa, ekonomikoa eta osasunekoa, baita emakumeengan ere, eta defizit demokratiko nabarmen bat ekarriko dute berekin. Zero Pobreziatik kezkaz begiratzen diegu TTIParen eta CETAren moduko akordioen ondorio negargarriei: pobrezia eta desberdintasunak handitzea, eta giza eskubideak urratzea. Eta giza eskubideak, hain zuzen ere, politika publikoek guztiz bermatu behar dituzte, hiru auzi hauei aurre eginez bereziki: pobrezia, berdintasunik eza eta iraunkortasunik eza. Arazo horien aurkako borroka justizia globaleko kontu bat da; izan ere, munduko pertsona guztien giza eskubideak bete daitezela ari gara eskatzen. Belaunaldien arteko elkartasun kontu bat da, etorkizuneko belaunaldien garapena arriskuan ez jartzean baitatza. Testuinguru honetan, funtsezkoa da gizarte zibilaren zeregina; beraz, estrategikoa da publikoaren kudeaketan aktiboki parte har dezala bermatzea. Merkataritza askeko itun horiek horren kontra doaz, hain zuzen: haien armadura juridikoak mugak jartzen dituzte demokrazia eta herrien subiranotasuna gauzatzeko. Horrez gain, isilpekotasun eta opakutasun handiz ari dira negoziatzen prozesu osoa, parlamentuen eta herritarren kontroletik at, Zuzenbide Estatuaren oinarrizko printzipioak urratuz.
Coordinadora de ONGD Euskadi, Pobrezia Zero, Euskal Herriak TTIPari ez!, EAPN, Reas Euskadi ARABA
GIPUZKOA
BIZKAIA
|