Portada Multimedia
Multimedia
UHintifada 149: Libanoko errefuxiatu palestinarren testigantza, Adel Abou Salemen eskutik PDF Inprimatu Email
UHintifada
2013/05/21

Adel Abou Aste honetako Uhintifada saioan Adel Abou Salemen testigantza jaso dugu. Adel Ein El Hilweh errefuxatuen eremuan jaioa da, Libanon; Palestinar Injeniaren Elkarteko lehendakari ordea eta Nuwat Gizarte Zentroko zuzendaria dugu. Iragan astean Euskal Herrian izan zen Palestinarekiko elkartasun astearen harira Libanoko erbesteratu palestinarrek bizi duten egoera latzaren lekukotasuna ematen. Azken hilabeteotako egoera gatazkatsuaren testu inguruan, gainera, Siriako gerratik ihesian milaka errafuxiatu palestinar ari dira iristen Libanoko kanpamenduetara eta horrek hango errefuxiatuen berezko egoera larria areagotzen ari da. Bere jardunean, Adelek Ekialde Hurbileko txoko horrek pairatzen duen egoera nahasia argitzeko ekarpen interesgarria egin digu.

 
Uhintifada 148: 65 urte geroago Nakbaren oroimena Palestinaren aldeko astean PDF Inprimatu Email
UHintifada
2013/05/15

Nakba PalestinaMaiatza hondamendiaren hila izan ohi da palestinarrentzat, izan ere, hilaren 15ean Israelgo estatuaren sorreraren eguna oroitzen dute; Nakba, alegia, hondamendia arabieraz. Hori dela eta, Euskal Herria-Palestina Sareak aste osoko egitaraua prestatu du, punturik gorena Palestina Eguna izango duena. Jai eta protesta egunak Elizondon izango du hitzordua aurten. Astean zehar mundu mailako aditu garrantzitsuenetakoak izango ditugu gurean bisitan. Horietako batzuen testigantzak izan ditugu entzungai gaurko atalean, besteak beste, Ilan Pappe historialari israeldar antisionistarena eta James Petras soziologo estatubatuarrarena.

 
Uhintifada 146: Palestinako Zirko Eskolaz solasean Jessika Devliegererekin PDF Inprimatu Email
UHintifada
2013/04/29

Circo PalestinaAste honetako saioan Jassika Devliegererekin solasean izan gara. Jessika Palestinako lehenengo zirko eskolako sortzaileetako bat dugu. Bertan aspaldi antzerkigintzan ziharduen Shadirekin elkarlanean proiektu hau jarri zuen abian, 2006an. Geroztik Zisjordania eta Gazara hedatu dira haur eta nerabe palestinarrei irribarre bat eramateko eta zirkoaren arte disziplina anitzetan trebatzeko. Zazpi urte hauetan badira profesionalak izatera ere iritsi diren gazteak eta proiektuak inoiz baino sendoago aurrera darrai.

 
Uhintifada 145: FC Barcelona eta Israelen arteko partidari boikota Catalunyan PDF Inprimatu Email
UHintifada
2013/04/23

Barcelona BarçaAste honetan Marcel Masferrer izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Marcel Catalunyako BDZ taldeko kidea dugu eta ekimenaren ibilbideaz gain azken aldian eskuartean duten FC Barcelonaren aurkako boikot kanpainiaz ere mintzatu zaigu. Barsa Isaelgo selekzio baten kontra jokatzekoa da, Israelen bertan, aurtengo uztailean. Itxuraz, bakearen aldeko partida bada ere, Israelek baliatuko du kirol ikuskizuna bere irudi publikoa zuritzeko eta zilegitasuna emateko nazioarte mailan bere politikei. Catalunyako futbol taldeak, berriz, bere irudia jarriko du Israelgo normalizazio estrategiaren mesedera, okupatzailea eta okupatua mail berean jarriz. Zurikeria kanpainia hori salatzeko BDZ mugimenduak zenbait ekimen antolatu ditu Catalunyan eta horiexek izango ditugo mintzagai gaurko elkarrizketan.

 
Uhintifada 144: Deir Yassineko sarraskitik 65 urtera PDF Inprimatu Email
UHintifada
2013/04/09

Deir Yassin1948 Apirilaren 9an talde paramilitar sionistek Palestinako historiako sarraskirik ankerrenetako bat burutu zuten Deir Yassin herrian. Gaur egunera arte eraildakoen kopurua zehazteke badago ere, gutxi atera ziren bizirik 600 laguneko herrixka hartatik. Erasotzaileek berebiziko bortizkeria baliatu zuten triskantza hartan: bortzaketak, labankadaz goitik behera jositako gorpuzkinak, gizon-emakume eta haurrak erailda eta irainduak... Orduko indar okupatzaile britaniarrek ere barrabaskeriaren biktimen testigantzak jaso zituzten. Horrenbesteko doaneko krudelkeriak, baina, helburu argi bat izan zuen: beldurra hedatzea inguruko herri palestinarren artean eta erbesteratze masiborako txinparta piztea. 65 urte geroago, gaur egunera arte etenik izan ez duen Palestinako garbiketa etnikoaren pasarte makabroenetako bat izan dugu gogoan Uhintifadako mikrofonootan.

 


Banner
+Video

#M30GREBA

  1. RT @Antifaxismoa: RT Hoy lxs Antifascistas vascos hemos calentado motores en las calles de Hegoalde días antes del #m30Greba #m30grebaorokorra
  2. RT Hoy lxs Antifascistas vascos hemos calentado motores en las calles de Hegoalde días antes del #m30Greba #m30grebaorokorra
  3. RT @Rohhaba: Preparando la huelga... #m30Greba #Gasteiz #ELAborrokan http://t.co/LnRDkSoVHV
  4. RT @Reacciona_a: Despotricaré contra los huelguistas... eso si, NO renunciaré a los logros que consigan... que no soy tonto! #m30greba http://t.co/SpsmBaD2TM
  5. RT @IRGalarreta: #m30greba Tod@s a la calle para defender nuestros derechos #ELAborrokan Danok kalera http://t.co/iaDWcsLVqq

AGENDA

May 2013
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

 

UHintifada