Uhintifada 295: Ivan Prado: «Irribarrea antidotorik onena da ikaran eta beldurrean oinarritutako sistema bati aurre egiteko» Inprimatu
UHintifada
2017/10/20

Aste honetako atalean Pallasos en Rebeldia erakundeko Ivan Prado izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Prado Palestinatik bueltatu berria da, izan ere, bertan Festiclown 2017 zirkogintza jaialdiko antolakuntza lanetan ibili da. Zirko arloko artisten egitasmo horrek okupazioaren egunerokosasuna apurtzeko du xede, irribarrearen botereaz, eta lurralde okupatuetako hamaika txokotara zabaldu ditu zirkogintza arteak irailaren 19tik 28ra bitartean. Jaialdiaren antolatzaileak esperientzia horren berri eman digu, bidaiaren gora beherak kontatu, jasan dituzten oztopo eta trabak, eta jaso dituzten esker oneko mezuak. Bere jardunean, halaber, Abu Sakha pailazo palestinarra izan du gogoan. Sakha Palestinako zirko eskolako artista eta ekintzailea da, eta Festiclown jaialdiko antolakuntzako kidea. Duela 20 hilabete atxilotu zuten soldadu israeldarrek check-point batean eta geroztik gatibu izan dute atxiloketa administratibo erregimenpean. Orain, askatu berritan, berriro izan da Festiclowneko edizio berri honen antolakuntza lanetan.

+Video