UHintifada 308: Santiago Gonzalez (CSCA): «ACOMek epaitegietan burutzen dituen ekintzen atzean eskuartze gaitasun ekonomiko eta mediatiko handia duen enpresa-lobby bat dago» Inprimatu
UHintifada
2018/03/12

Iragan otsailean ezagutu genuen Asturiaseko epaile batek onartu egin duela espainiar estatuko lobby sionistaren aurkako salaketa bat gorroto delituengatik.  Auzi horren jomugan ACOM (Acción y Comunicación Oriente Medio) erakundea dago, azken urteotan epaitegietara BDZ kanpainiaren aldeko mozioak onartu dituzten udal eta erakundeen aurkako salaketak eraman dituen presio taldea; eta haren presidentea,  Angel Más. Halaber, Israelen aldeko erakundeak propaganda lan eskerga egin du Palestinarekiko elkartasun mugimendua kriminalizatzeko eta ekintzaile solidarioak iraintzeko eta mehatxatzeko. Horrexetan oinarritu du bere salaketa CSCA (Comite de Solidaridad con la Causa Arabe) taldeak, eta lehendabiziko aldiz epile batek onartu egin du. Aste honetako atalean, beraz, salaketa horren erantzuleetako batekin solastu gara Uhintifadako mikrofonootan, Santiago Gonzalez Vallejorekin. CSCAko kideak jakinarazi digu ACOMek epaitegietan burutzen dituen ekintzen atzean eskuartze gaitasun ekonomiko eta mediatiko handia duen enpresa-lobby bat dagoela. Era berean, nabarmendu du presio talde sionista horren ekintza judizialak Israelgo gobernuak BDZ mugimendua neutralizatzeko aurrekontu handiz hornitutako ministerio berezia abian jarri zuenean hasi zirela, hain zuzen ere.