UHintifada 341: Barbara Demurtas: «Tranbia azpiegitura egonkorra denez, ilegalki okupatutako eremua eremu anexionatua bilakatzen du» Inprimatu
UHintifada
2019/02/25

TranviaAste honetako atalean Euskal Herria nazioarteko iritzi pubublikoaren jomugan jarri duen afera batean sakondu nahi izan dugu. Duela aste batzuk CAF enpresako langile batzordeak, ahobatez, eskaera egin zion faktoriako zuzendaritzari Jerusalemeko tranbiako eraikuntzarako lizitaziotik erretira dadin, izan ere, proiektuak nazioarteko legadia eta palestinarren giza eskubideak urratzen ditu. Azpiegitura honek dakartzan ondorio sozial eta estrategikoak aztetzeko Barbara Demurtas izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Demurtas Mundu Bat erakundeko kidea da eta Jerusalem Ekialdean bizi da. Bere jardunean azaldu digu tranbiak marra berdetik ekialdera ezarritako kolonietako eremuak Jerusalemeko hirigunearekin lotzen dituela eta, ondorioz, eremu ilegalki okupatu horiek anexionatutako eremu bihurtzen dituela. Horrek eremuen anexioa eta politika kolonialak indartzen ditu. Halaber, garraio publiko hau bertako populazio palestinarrarentzat betatuta dagoen bitartean, kolonoak auzune palestinarretara iristea ahalbidetzen du. Azaldu duenez, trenbidea epe luzerako egitasmo baten osagaia da, eta azken helburua Al Quds-Jerusalemeko populazio palestinarra desagertaraztea da, Jerusalemen Israelgo behin betiko hiriburua ezartzeko asmoa gauzatzeko. Bestalde, azaldu ditu helburu horren mesedera Israelek baliatzen dituen neurri legalak, administratiboak eta urbanistikoak.