Uhintifada292: TeresaAranguren: «Nakbaren oroimenak gogorarazten dio Israeli Palestina ez zela inoiz hutsik izan, horrexegatik ezabatu nahi dute» Inprimatu
2017/05/15

Aste honetako atalean oroimen historiko ariketa bat egin eta Nakbaren oroimena izan dugu hizpide, izan ere, maiatzaren 15ean 69 bete dira mugimendu sionistak Israelgo estatua alde bakarrez aldarrikatu eta palestinarren garbiketa etnikoari ekin ziola. Horretarako Teresa Aranguren kazetariarekin efemeride horren harira izandako solasaldia berreskuratu dugu. Arangurenek 1981ean ekin zion Ekialde Hurbilean korrespontsal lanari, geroztik eskualde hartako gatazka esanguratsuenen lekuko izan da, hala nola, Libanoko inbasioa 81ean, Iran-Irak arteko gerra, Golkoko gerra... Bere azken lanetan Israel sortu aurretiko Palestinako gizartearen erretratuak biltzen dituen argazki bilduma argitaratu du. Haren eskutik oriutu ditugu Nakbaren pasarte historikoak, Isaraelgo estatuaren sorrera ahalbidetu zuen testuinguru historikoa, Nakbaren aurretiko Palestinako gizartearen istorioak, eta ia zazpi hamarkada geroago nola jarraitzen duen Israelek palestinarrak garbitzeko egitasmoarekin.

+Video