Uhintifada 294: Amaia Elorza: "Palestinaren oroimen historikoaren ikurra eta erresistentzia fokoak dira errefuxiatuen kanpamenduak" Inprimatu
2017/10/17

Aste honetan denboraldi berri bati ekin diogu merezitako oporraldi baten ostean. Hasierako irratsaio honetan atal berri bat ere aurkeztu dugu. Sodepaz erakundearekin elkarlanean datozen edizioetan Palestinako zein Palestinako borrokarekin lotura estua duten emakumeen testigantzak jasoko ditugu. Oraingo honetan Amaia Elorza beasaindarra izan dugu solaskide. Elorza lege arloko ikerlaria da eta Badil Zentroan -errefuxiatuak artatzeko zentroa- egiten du lan, Bethlehemeko Aida errefuxiatuen kanpamenduan, Zisjordanian. Halaber, Lajee elkartean ere egiten du lan, eta errefuxiatuen kanpamenduan bertan bizi da. Bere jardunean errefuxiatuen kolektiboaren egoeraz eta ibilbide historikoaz aritu zaigu.

+Video