Portada Multimedia UHintifada Uhintifada 296: Barbara Demurtas: «Jerusalemeko populazioaren mugiarazte planifikatuak egunero urratzen du Nazioarteko Zuzenbidea»
Uhintifada 296: Barbara Demurtas: «Jerusalemeko populazioaren mugiarazte planifikatuak egunero urratzen du Nazioarteko Zuzenbidea» PDF Inprimatu Email
2017/10/24

Aste honetako atalean Barbara Demurtas ekintzaile eta ikerlaria izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan Sodepaz erakundearekin elkarlanean ekoizten dugun atalean. Demurtas 2005 urtetik dabil Palestinarekiko elkartasun lanetan zenbait GKErekin, eta egun Mundu Bat erakundeko proiektuak koordinatzen ditu Palestinan. Halaber, Ekialdeko Jerusalemen bizi da. Bere espezialitatea da Giza Eskubideen aurkako urraketen inguruko ikerketa lana egitea. Bere jardunean Ekialdeko Jerusalemeko egoeara mintzatu zaigu. 67ko okupazioaz geroztik Israelek hiri santua izan du jomugan, eta bertako populazio palestinarra garbitzeko lanetan dihardu etengabe. Horretarako hamaika trikimalu darabilte: administrazio arlokoak, bortizkeria zuzena, etxe birrinketak, ekintzaileen atxiloketa arbitrarioak, azpiegiturak... helburu zehatz batekin, Jerusalemen bizi diren palestinarrak desagertaraztea. Eta horretarako Nazioarteko Zuzenbidea urratzen duten neurriak ezartzen dituzte egunero.

+Video

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.