Portada Multimedia UHintifada UHintifada 297: «Errefuxiatu palestinarrek bazterkeria arrazista pairatzen dute Libanon»
UHintifada 297: «Errefuxiatu palestinarrek bazterkeria arrazista pairatzen dute Libanon» PDF Inprimatu Email
2017/10/30

Aste honetako atalean, errealitate nahiko ezkutu eta ezezagun batera gerturatu gara, Libanoko errefuxiatu palestinarrek pairatzen dutenera. Horretarako Igarki, Askapenako kidea, izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Aurtengo udan erakunde internazionalistak lehenengo aldiz antolatu du Libanorako brigada, bertan errefuxiatu palestinarrek pairatzen duten egoera bertatik bertara ezagutzeko. Bidaia horretan gure solaskideak aukera izan du belaunaldi eta garai ezberdinetako errefuxiatuen egoeraren berri jasotzeko, 48an eta 67an Palestinatik iritsitakoena, edota azken urteotan Siriatik ihes egindakoena. Bere jardunean salatu du Libanoko palestinarren egoera. Batetik, errefuxiatu eremuetan bizi baldintza latzak pairatzen dituzte; bestetik, egoera administratibo baztertzailea ere pairatzen dute, bertan jaioagatik ez zaielako Libanoko hiritartasuna onartzen, ezin direlako zenbait lanbidetan edota unibertsitate ikasketatan aritu, eta murriztuta daukatelako mugitzeko askatasuna. Egoera hori, baina, hamarkadaz hamarkada luzatzen da, errefuxiatuen aferari konponbide duin bat ematen ez zaion bitartean.

+Video

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx