Portada Multimedia UHintifada Uhintifada 305: Uharte (Nafarroa), Israelgo apartheidik gabeko herria
Uhintifada 305: Uharte (Nafarroa), Israelgo apartheidik gabeko herria PDF Inprimatu Email
2018/02/06

Aste honetako atalean Uharteko (Nafarroa) esperientzia ezagutuko dugu. Iruñerriko udalerri horretan, iragan 2017ko apirilaren 27an, Israelgo apartheid erregimenaren aurkako boikota onesteko mozioa onartu zuen udalbatzak. Mozioaren formula, baina, berritzailea izan da; izan ere; orain arte Palestinarekiko elkartasun adierazpenak onartu dituzten udal askok BDZ kanpainarekin bat egin badute ere; oraingoan, kanpainari zuzenean atxikitu barik, herritarrek Israeli boikoteatzeko duten eskubidea onartu dute. Horrela saihestu nahi izan dute, beste zenbait udalerritan gertatu den bezala, presio talde sionisten balizko salaketa bat udalaren kontra. Esperientzia horren berri izateko Jose Luis Lopez de la Torre ekintzailearekin solastu gara. Uhartearrak kontatu dizkigu elkartasun mozioa aurkezteko prozeduraren gora beherak, eta herriko mugimendu internazionalistan izan duen eragina. Gogoeta egin du, halaber, Palestinarekiko elkartasuna esparru guztietara eramateko garrantziaz, baita administrazio arlora ere.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.