Uhintifada 305: Uharte (Nafarroa), Israelgo apartheidik gabeko herria Inprimatu
2018/02/06

Aste honetako atalean Uharteko (Nafarroa) esperientzia ezagutuko dugu. Iruñerriko udalerri horretan, iragan 2017ko apirilaren 27an, Israelgo apartheid erregimenaren aurkako boikota onesteko mozioa onartu zuen udalbatzak. Mozioaren formula, baina, berritzailea izan da; izan ere; orain arte Palestinarekiko elkartasun adierazpenak onartu dituzten udal askok BDZ kanpainarekin bat egin badute ere; oraingoan, kanpainari zuzenean atxikitu barik, herritarrek Israeli boikoteatzeko duten eskubidea onartu dute. Horrela saihestu nahi izan dute, beste zenbait udalerritan gertatu den bezala, presio talde sionisten balizko salaketa bat udalaren kontra. Esperientzia horren berri izateko Jose Luis Lopez de la Torre ekintzailearekin solastu gara. Uhartearrak kontatu dizkigu elkartasun mozioa aurkezteko prozeduraren gora beherak, eta herriko mugimendu internazionalistan izan duen eragina. Gogoeta egin du, halaber, Palestinarekiko elkartasuna esparru guztietara eramateko garrantziaz, baita administrazio arlora ere.