Portada Multimedia UHintifada [Audio] Uhintifada 306: «Hego Afrikako Aparheidarekin gertatu zen bezala, gaur egun ezinezkoa litzateke Palestinako okupazioa AEBetako esku hartzerik gabe»
[Audio] Uhintifada 306: «Hego Afrikako Aparheidarekin gertatu zen bezala, gaur egun ezinezkoa litzateke Palestinako okupazioa AEBetako esku hartzerik gabe» PDF Inprimatu Email
2018/02/15

Aste honetako atalean gogoetarako irakurketa interesgarria ekarri dugu Uhintifadako mikrofonotara. Angela Davis ekintzaile afroamerikarraren "La libertad es una batalla constante" izeneko liburutik jaso dugu uhinetara dakarkizuegun testua. Pantera Beltzak taldeko militante historikoak Mandelaren omenezko ekitaldian egin zuen honako diskurtsoa. Bere gogoetan uztartzen ditu Hego Afrikako Apartheid erregimenaren aurkako borroka eta egungo BDZ mugimendua Palestinako okupazioaren aurka. Lotura egin du, halaber, behinola Hego Afrikako erregimen baztertzailea lagundu zuten AEBetako interes ekonomikoen eta egungo Palestinako esku hartzearen artean. Gaur egun, Palestinan jazarpenaren teknologia garatzen duten enpresa berberek (errepresioa kartzeletan, check-pointak, Apartheid harresia...), G4S kasu, aldi berean, AEBetan zer ikusia daukate segurtasuna eta hezkuntza pribatizatzeko eta beltzak baztertzeko politiketan. Azpimarratu du, gainera, BDZ mugimendua ezinbestekoa dela Palestinako herriarekiko elkartasun internazionalista garatzeko. Eta Mandelaren beraren esaldi bat ekarri du gogora: gure askatasuna ez da sekula betea izango palestinarrak aske ez badira.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.