Portada Multimedia UHintifada UHintifada 310: Maccabi Euskal Herrian. Hamarkada batez anormaltasuna normalizatzen
UHintifada 310: Maccabi Euskal Herrian. Hamarkada batez anormaltasuna normalizatzen PDF Inprimatu Email
2018/03/27

Datorren martxoaren 29an Tel Aviveko Maccabi saski baloi taldeak Euskal Herria bisitatuko du, berriz ere, Baskoniarekin norgehiagokan aritzeko. Azken hamar urteotan bezala, Gasteizko BDZ taldeak boikot kanpaina abiarazi du Israelgo kirol enbaxadorearen aurkako aldarria gizarteratzeko, asko baitira talde hebrearra estatu sionistaren apartheid erregimenaren normalizazio politikekin lotzen dituzten zantzuak. Oraingo honetan, gainera, Udal Batzarrera ere jo dute, alferrik, hiritarrek aldarrikapen politikoak espazio publikoetan plazaratzeko duten eskubidea berma dadin, eta hala, Israelen aurkako boikota aldarrikapena kriminalizatu ez dadin. Aste honetako atal monografikoan azken urteotan Maccabiren aurkako boikot kanpainetan nabarmendu diren hiru pertsonaren testigantzak berreskuratu nahi izan ditugu. Batetik, Bartzelonako BDS taldeko Mireiarekin izandako solasaldia entzun dugu; bertan, iaz talde maccabiarrak Bartzelonara egin zuen bisitaren harira Katalunian antolatu zioten boikot kanpainiaz aritu zaigu. Bestetik, Komite Internazionalistetako Patriren testigantza izan dugu entzungai; bera baita Gasteizen hasierako urteetako protestaldietan Maccabiren aurkako ekintza zuzenak burutu zituzten ekintzaileetako bat. Eta azkenik, Indar Baskoniako Danelen gogoetak ere entzun ditugu; zaletuen jarrera konprometiturik ezean ezinezkoa izango baitzen azken urteotan Palestinarekiko elkartasun aldarrikapena Baskoniaren harmailertara eraman izana.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.