Portada Multimedia UHintifada UHintifada 311: Isabel Perez: «Herri bat modu baketsuan bere lurraren gainean martxan armada baten makineriaren aurrean ideia iraultzaileegia da. Israeldarrek ezingo diote aurre egin; ez euren kontakizunez, ez euren pistolez»
UHintifada 311: Isabel Perez: «Herri bat modu baketsuan bere lurraren gainean martxan armada baten makineriaren aurrean ideia iraultzaileegia da. Israeldarrek ezingo diote aurre egin; ez euren kontakizunez, ez euren pistolez» PDF Inprimatu Email
2018/04/10

marcha2Iragan martxoaren 30ean; Palestinako Lurraren Egunarekin batera; palestinarrek, hiritar mugimendu asanbleario batek bultzatuta, "Itzulerako Martxa Erraldoia" izeneko kanpainia jarri zuten abian. Ekimen horrek jaioterrira bueltatzeko eskubidea aldarrikatzea du helburu. Gazan hamarnaka mila lagunek egin zuten bat protestaldiekin, eta lurralde okupatuekiko mugako marra berdera iritsitakoan, armada okupatzailearen frakotiratzaileen eraso indiskriminatua pairatu zuten. Erasotzaileek ordura arte erabili gabeko munizio mota suntsitzaile berria baliatu zuten, gainera. Sarraskiaren emaitza 18 hildako eta 1000 zauritutik gora izan zen. Handik astebetera, armada sionistak beste triskantza bat burutu zuen armarik gabeko manifestarien kontra, eta 30era iritsi zen hildakoen kopurua eta 2500ra zaurituena. Okupazio ejerzitoa, inpunitate osoz jokatzen duela dakienez, kazetariei ere oldartu zitzaien. Tiroketan Yaser Murtaja kazetari gazatarra erail zuten, prentsako identifikazioa agerian bazeraman ere. Sarraski horien gora beherak aztertzeko Isabel Perez kazetariarekin solastu gara Uhintifadaren mikrofonootan. Perez HispanTVko korrespontsala da Gazan, eta prentsako zenbait hedabiderekin ere kolaboratzen du; gainera, Palestinako kostako zerrendan bizi da.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.