Portada Multimedia UHintifada UHintifada 315: Nakba. Garbiketa etniko programatu bateko testigantzak
UHintifada 315: Nakba. Garbiketa etniko programatu bateko testigantzak PDF Inprimatu Email
2018/05/15

NakbaDatorren maiatzaren 15ean 70 urte beteko dira Nakba egunetik, mugimendu sionistak Israelgo estatua alde bakarrez aldarrikatu eta herri palestinarraren hondamendia eta erbestea hasi zirenetik, alegia. Hori dela eta, hil honetako irratsaioak zorigaiztoko gertaera historiko haren inguruko azterketa eta gogoeta egiteari dedikatu nahi izan ditugu. Bigarren emanaldi honetan pertsona errefuxiatuen testigantzak jaso nahi izan ditugu. Zenbaitek larruazaletan pairatu zuten jaioterritiko bortxazko erbestea, eta beste zenbait erbestean edota errefuxiatuen kanpamenduetan jaio eta hazi egin dira.

Lehenik, duela urtebete Leila Khaled (Haifa, 1944) ekintzaile palestinarrari egin genion elkarrizketaren pasarte bat berreskuratu dugu. Bertan, lau urte zituela Haifa jaioterritik familiarekin batera bota zuteneko oroitzapenak ekarri ditu gogora. Khaled Palestinako erresistentziaren historiako ikur bizia da. 1969ko abuztuaren 29an Los Angelesetik Tel Aviverako 840 hegaldiaren bahiketan parte hartu zuen. Gerora, Eddie Adams argazkilariak iraultzaren iruditeriaren ikono bilakatu zen argazkia egin zion. Egun PFLP alderkiko buruzagia izaten jarraitzen du.
Bestalde, duela urte batzuk Naji Owdahri egin genion elkarrizketaren zati bat ere izan dugu entzungai. Owdah Dheisheh errefuxiatuen kanpamenduko Laylac zentruko zuzendaria da, Bethlehemen. Bera kanpamenduan jaio eta hazi zirenen lehenengo belaunaldiko kidea da. Bere jardunean Nakbaz mintzatu zaigu, nola ezarri zituzten errefuxiatuen eremuak, eta nolakoa izan den bizitza eta erresistentzia bertan azken 70 urteotan.

Eta amaitzeko duela egun batzuk Salah Jamal idazle palestinarrarekin izandako solasaldiaren pasarte bat berreskuratu dugu. Jamal, egun, Bartzelonan bizi da erbesteratuta, eta duela aste batzuk bere azken liburua argitaratu zuen: «Nakba. 48 relatos de vida y resistencia en Palestina». Bere familia, beste asko bezala, deserrira bultzatu zuten Nakbnaren ondorioz, eta idazlanean ibilbide horretako eguneroko bizimoduaren kontakizunak bildu ditu.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.