UHintifada 316: Mussa´ab Bashir: «Gazan egoera humanitarioaren indikadore guztiek hondoa jo dute, Israelgo politikengatik ezezik, PANren politikengatik ere» Inprimatu
2018/05/22

mussabAste honetako atalean gertutik jarraitu nahi izan dugu azken asteotan Israelek Gazako zerrendan burutu duen gorakada genozida. Dagoeneko 110 lagunetik gora erail eta 12.000tik gora zauritu dituzte. Egoera Mussa´ab Bashir kazetari gazatarren eskutik aztertu dugu. Bashir, besteak beste, HispanTVko korrespontsala da Gazan, eta lantzean behin Uhintifadako kolaboratzailea ere bai. Bere jardueran Gazak pairatzen duen larrialdi humanitario egoera salatu du. Adierazi du adierazle guztiek hondoa jo dutela: osasun arlokoak, uren tratamenduarenak, hondakinen kudeaketarenak... Lehen gaizki zeuden, baina azken sarraskien ondotik okerrera egin dute. Horren errua erregimen okupatzailearen zigor kolektibo politikei leporatu die, baina baita PNAren arduragabekeriari ere, arerio politikoa desgastatzearren Gaza zigortzen ari delako. Halaber, kritikatu du Hamasek "Itzuleraren Martxa Erraldoia" izeneko mugimenduaren meritua bereganatu nahi duela; nahiz eta mugimendu hori autonomoa, asanblearioa eta herrikoia izan.