Portada Multimedia UHintifada UHintifada 317: Barbara Demurtas: «AEBetako enbaxada Jerusalemera mugitzeko erabakiak ez du inongo balio legalik, baina zilegitasuna ematen dio Israeli hango garbiketa etnikoarekin jarraitzeko»
UHintifada 317: Barbara Demurtas: «AEBetako enbaxada Jerusalemera mugitzeko erabakiak ez du inongo balio legalik, baina zilegitasuna ematen dio Israeli hango garbiketa etnikoarekin jarraitzeko» PDF Inprimatu Email
2018/05/30

ivankaIragan maiatzaren 15ean 70 urte bete ziren Nakba egunetik, mugimendu sionistak Israelgo estatua alde bakarrez aldarrikatu eta herri palestinarraren garbiketa etnikoa abian jarri zuen zorigaiztoko egunetik. Efemeride horixekin koinzidarazi nahi izan du AEBetako administrazioak bere enbaxadaren inaugurazioa Jerusalem hirian. Delegaritza diplomatikoaren egoitza Tel Avivetik Jerusalemera mugitzeak nazioarteko legearen urraketa larri bat suposatzen du; baina, era berean, bultzada garrantzitsua da erregimen sionistak Hiri Santua anexionatzenko dituen asmoentzat. Gertaerak gaiztotu egin du hango berezko egoera latza. Aste honetako atalean Jerusalemeko egoera kezkagarria aztertu nahi izan dugu Barbara Demurtas ekintzaile eta ikertzailearen eskutik. Demurtas 2005 urtetik dabil Palestinarekiko elkartasun lanetan zenbait GKErekin, eta egun Mundu Bat erakundeko proiektuak koordinatzen ditu Palestinan. Halaber, Ekialdeko Jerusalemen bizi da. Bere espezialitatea da Giza Eskubideen aurkako urraketen inguruko ikerketa lana egitea. Bere jardunean AEBetako enbaxadaren inaugurazioaren eta Nakba egunaren harira gertatutako protestaldien berri eman digu, baina azpimarratu du eguneroko egoera berez latz batean beste urrats bat baino ez dela.Haren esanetan Israelek Jerusalemeko populazio palestinarra garbitzeko lanetan dihardu etengabe. Horretarako hamaika trikimalu darabilte: administrazio arlokoak, bortizkeria zuzena, etxe birrinketak, ekintzaileen atxiloketa arbitrarioak, azpiegiturak... helburu zehatz batekin, Jerusalemen bizi diren palestinarrak desagertaraztea. Donald Trumpen administazioaren erabakiak, nazioarteko zuzenbidearen ikuspuntutik, inongo balio legalik ez badu ere; zilegitasuna ematen dio Israelen ibilbideari nazioarteko komunitatearen aurrean.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx