Portada Multimedia UHintifada UHintifada 330: Juani Rishmawi: « Gazan populazioarekin esperimentatzen ari dira, ahalik eta elbarritu kopuru handiena eragiteko, eta osasun sistema gainezka dago»
UHintifada 330: Juani Rishmawi: « Gazan populazioarekin esperimentatzen ari dira, ahalik eta elbarritu kopuru handiena eragiteko, eta osasun sistema gainezka dago» PDF Inprimatu Email
2018/11/19

JuaniAste honetako atalean Juani Rishmawik, Uhintifadako aspaldiko kolaboratzaileak, Palestinako gaurkotasuneko kronika eskaini digu Beit Sahourretik, Bethelehemeko (Zisjordania) auzunetik. Rishmawi HWC (Health Work Committees) osasun arloko erakunde palestinarreko langilea da. Duela pare bat aste salaketa helarazi ziguten Israelgo armadak erakundeak Al Khalil-eko (Hebron) Alde Zaharrean duen osasun zentroan sartu eta osagile zein gaixoak ke potez erasotu zituelako. Gainera, HWC erakundeak Al Auda ospitalea kudeatzen du Gazako zerrendan eta Rishmawi bera urtetan bizi izan da bertan. Gauzak horrela, Gazarekin lotzen duen gertutasun pertsonal eta profesionaletik hango egoeraren berri eman digu gaurko gonbidatuak. Azken egunotako bortizkeriaren gorakadaren nondik norakoak azaldu dizkigu, eta azpimarratu du Gazan osasun egoera larria pairatzen ari direla; baliabide medikoak, botikak, ur edangarria eta argindarra falta direla; eta egoera gaiztotu egin dela iragan martxotik aurrera Itzulerako Martxa izeneko ekimena abian jarri zenetik. Saladu du, halaber, osasungintzako lagileak gainezka daudela, Israel munizio mota berri batekin esperimentatzen ari delako, populazio zibilaren artean ahalik eta elbarritu eta ezgaitu gehien eragiteko.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx