Portada Multimedia UHintifada UHintifada 337: Pau Fabregat: «Gorroto delitua leporatzen digun abokatu bera ezaguna da neonaziak defendatu izanagatik. Legea modu bihurrian erablitzen ari dira Giza Eskubideen defendatzaileak zigortzeko»
UHintifada 337: Pau Fabregat: «Gorroto delitua leporatzen digun abokatu bera ezaguna da neonaziak defendatu izanagatik. Legea modu bihurrian erablitzen ari dira Giza Eskubideen defendatzaileak zigortzeko» PDF Inprimatu Email
2019/01/21

Activ.Iragan urtarrilaren 14an, Valentziako BDZ kanpainiako zortzi ekintzailek epaile aurrean aurkeztu behar izan zuten, izan ere, 2015eko udan ospatu zen Rototom Sunsplash musika jaialdian Matisyahu artista sionistari egin zioten boikot kanpainiaren ondorioz gorroto delitua leporatu diete. Matisyahu musikaria aski ezaguna da kolonoen mugimenduari eta Israelgo erregimeneko gerra krimenei eman dien sostengu publikoagatik. Halaber, zenbait kanpainiatan parte hartu du armada sionistarentzako diru laguntzak biltzeko. BDZ taldekoek egindako gestioen eta jaialdian parte hartzekoak ziren hainbat artistaren plantoaren ostean antolatzaileek bertan behera utzi zuten kontzertua, baina lobby sionistaren presioen ondorioz berriro programatu behar izan zuten. Handik urte batzuetara, Comité Legal contra el Antisemitismo y la Discriminación izeneko elkarte ilun batek lau urteko kartzela zigorra eskatu die gorroto delituagatik. Elkarte horrek ez dauka jarduera ezagunik, ezta inolako oinarri sozialik, baina baliabide ekonomiko eta judizial asko dauzka.

Aste honetako atalean zortzi auziperatu horietako batekin solastu gara, Pau Fabregatekin. Bere jardunean Fabregatek salatu du auzi honen atzean ustelkeria kasuetan inputatuak eta talde neonazietako militanteak defendatu dituen abokatu ezagun bat dagoela; eta salataria, besteak beste, Aitor Zabaleta Errealeko zaletua erailtzeagatik atxilotuetako baten abokatua izan zela. Azpimarratu du interes berezia dagoela Valentziako BDZko kideei zigor eredugarria ezartzeko, azken garaiotan garaipen esanguratsuak erdietsi dituztelako, batez ere administrazio arloan. Besteak beste, Valentziako Gorteetan eta Udalean BDZren aldeko mozioak onar daitezela lortu dute. Ohartarazi du, halaber, afera hau ikustarazten eta indartzen ari dela Palestinarekiko elkartasuna Valentzian.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx