Portada Multimedia UHintifada UHintifada 339: «Olibondoa erresistentziaren ikurra da, alferrik uzten den olibondo-sail metro bakoitza kolonoek okupatuko duten lur zati bat da»
UHintifada 339: «Olibondoa erresistentziaren ikurra da, alferrik uzten den olibondo-sail metro bakoitza kolonoek okupatuko duten lur zati bat da» PDF Inprimatu Email
2019/02/11

olivoAste honetako atalean hilero Bilboko BDZ taldeko lagunek eskaintzen diguten kolaborazioetako bat aurkeztu dizuegu. Oraingo honetan Mikel Mariñok taldeko kide bat elkarrizketatu du, Iskra. Iragan urrian Iskrak, Unadikum erakundearen eskutik, olibaren uzta bilketa kanpainian parte hartu zuen . Unadikumek brigadak antolatu ohi ditu urtero, uzta garaian, nekazari palestinarrei olibaren bilketan laguntzeko; izan ere; azken urteotan, eta kolonoek eta armada okupatzaileak burututako erasoak areagotu diren neurrian, uztaren bilketarena arrisku handiko jarduera bilakatu da, eta nekazari palestinarrek nazioaterko ekintzaile solidarioei dei egiten diete zeregin horretan laguntzeko. Israk kontatu du administrazio okupatzaileak oso iraupen laburreko baimenak ematen dizkiela nekazariei oliba biltzeko, eta ondorioz, ahalik eta esku gehien behar dituztela, ahalik eta denbora laburrenean lana burutzeko. Halaber, azaldu du olibondoak garrantzi handia duela Palestinako lehen sektorearentzat ikuspuntu ekonomikotik; baina ez hori bakarrik, garrantzi sinboliko eta estrategiko handia ere badu. Sinbolikoa, mila urtetako olibondoak herri palestinarra antzinatik lur horretan egon deneko lekukoak direlako, eta horrek sionismoaren kontakizun historikoa desmontatzen duelako. Eta estrategikoa, olibondo-sailak dauden bitartean lur horien jabetza palestinarrena izango delako. Okupazioaren presioaren eraginez palestinarrek alferrik galtzen uzten duten sail metro bakoitza, kolonoek bereganatuko duten lur zati bat gehiago izango da. Horregatik, olibondoak, uzta garaian batez ere, kolonoen jomugan daude. Metroz metroko borroka bat da, eta horrexegatik bilakatu da olibondoa Palestinako erresistentziaren ikurra.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.