Uhintifada 344: Koldo Salazar: «Andinia egitasmoa sinismoaren sorrerako testuetan ere planteatu zuten, eta helburua Patagoniako baliabide naturalak bereganatzea da» Inprimatu
2019/03/21

Azken aldian, areagotu egin dira Argentina eta Chileko Patagonian Israelgo esku hartzeak eragin dituen salaketak. Batez ere, herri maputxea da injerentzia hori salaten ari dena. Hori dela eta, aste honetako atalean Andinia Egitasmoa delakoaren analisian sakondu nahi izan dugu Koldo Salazar Lopezen eskutik. Salazar idazle eta analista politikoa da Ekialde Hurbileko eta Afrikako eskualdean espezialitatua,  eta “La cuestión israelí, crónica de la resistencia palestina” liburuaren eta otralectura.com blogaren egilea. Bere jardunean, gure solaskideak aztertu du Amerikako hegoaldea kolonizatzeko egitasmo israeldarra. Horretarako sionismoaren sorrerako testuetara jo du, izan ere, Theodor Herzlek berak, bere idazkietan, Israelgo balizko estatua Patagonian ezartzeko aukera planteatu zuen. Geroztik, eta mende luzez, talde sionistak saiatu izan dira eskualde horretako lurrak kolonizatzen. Egileak baztertu egin du proiektu horren asmoa Israelgo estatuaren balizko porrotaren aurrean alternatiba bat sortzea denik; aitzitik; haren ustez asmoa da eskualde horretako baliabide natural oparoak bereganatzea, izan ere, baliabide horiek urriak dira Palestinan, eta beharrezkoak haien estatu proiektu espansionista elikatzeko. Egitasmo horren ondorio praktikoa izan da azken urteotan gero eta israeldar gehiago joaten direla eskualde horretara. Gehienak soldadutzako azken urteko militarrak izaten dira, motxilero kamuflatuta, eta euren berezko izaeragatik talka egiten dute bertako populazioarekin. Bestalde, salatu du lobby sionistak gutxietsi nahi dituela proiektu kolonialista horren aurkako kritikak eta teoria konspiratibo antisemitak direla esanez egiten duela.