Aste honetako UHintifada irratsaioan Isidre Pallas izan dugu solaskide. Isidrek aste honetan aurkeztuko du Gasteizen bere elaberri argitaratu berria "Viatge al païs del l´apartheid". Liburua Komite Internazionalistetako brigada batean jasotako bizipen eta testigantzetan dago oinarrituta eta 2009ko Yasser Arafat saria irabazi zuen. Tapia eta Leturiaren "Wafa" abestia ere izan dugu entzungai, Wafa Idris, bere burua eztandarazi zuen lehenengo emakume palestinarraren omenez egindako kanta.
Aste honetako UHintifadako atalean Palestinako eta Palestinaren inguruko komikigintza izan dugu mintzagai, besteak beste, Naji Al Ali eta Handala bere pertsonaia, Joe Sacco eta Palestina: "En la franja de Gaza" komiki liburua, eta Juan Kalvellidoren Pazlestina biñeta bildumaren inguruan aritu gara. Carlos Azagra, El Jueves-eko komikigilearekin solasteko aukera ere izan dugu, izan ere, egunotan erakusgai dago Gasteizen Azagrak eta Kalvellidok Palestina eta Iraken inguruan egindako marrazki bilduma (Hikaateneoan eta Hala Bedi tabernan erakusgai).
Uhintifadaren aurtengo lehenengo atal honetan, azken asteotan bezala, Gazaren inguruan solastu gara. Tarrasako Zaituna taldeko Katjucia izan dugu mintzakide aste honetan. Bera Gaza askatzeko nazioarteko martxan hartu du parte eta ekimen horretatik bueltatutakoan bertako esperientzien testigantza eman digu.
Aurtengo UHintifadaren azken atalean gaza eta Egiptoren arteko mugaldera joango gara, telefono bidez. Bertatik solastuko zaigu Katjucia, tarrasako zaituna taldeko kidea, UHintifadako laguntzailea, eta bertan, Gazako askatasunerako nazioarteko martxan parte hartzen ari den laguna.
En nuestra entrega semanal de uhintifada hablamos con nuestra compañera Katjucia miembro del colectivo Zaituna de Tarrasa, sobre las actividades politicas y culturales que realiza esta asociación solidaria catalana, y charlamos tambien de los preparativos de la marcha por la libertad de Gaza que partirá a finales de Diciembre desde El Cairo para intentar burlar el bloqueo israeli sobre la franja de Gaza.
Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Eta orain baita Bilboko Tas-Tas irratian ere saioa entzun dezakezu, igandero 11:00etatik 12:00etara. Adi guztiok seinalera!