|
2014/03/19 |
Aste honetako atalean Miren Amuriza bertsolaria izan dugu gonbidatuta Uhintifadaren mikrofonootan. Iragan otsailean Mirenek, kulturgintza arloko beste zenbait lagunekin batera, Pakea Duintasunez eta Biladi GKEek antolatutako brigada batean parte hartu zuen. Zisjordanian zehar egindako bidaia horretan hango eragile politiko eta sozialekin esperientziak partekatzeko aukera izan zuten, eta baita palestinarren eguneroko bizimoduaren gorabeherak bertatik bertara ezagutzeko ere. Bidaiatik bueltan eta bizipen horien inguruan gogoeta egindakoan, Amurizak kultura arloan ere Israelgo ordezkariei boikot egiteko garrantzia azpimarratu du. Halaber, zehaztu du kultur arloa gatazkatsu samarra denez, adimenez eta irudimenez jokatu behar dela boikot ekintzetan eraginkorrak izango badira.
+Video
|
|
2014/03/13 |
Aste honetako atalean David Bondia izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Bondia Nazioarteko Zuzenbide irakaslea da, Giza Eskubideetan eta Nazioarteko Zigor Jurisdikzioan aditua, eta Kataluniako Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria. Bere jardunean Jurisdikzio Unibertsalaren egoera aztertu du espainiar estatuan, izan ere, PPren gobernuak gizateriaren aurkako krimenak epaitzeko aukera indargabetzeko prozesuari ekin dio. Jurisdikzio Unibertsala baliogabetuta, gainera, egun Espainiako auzitegietan irekita zeuden zenbait auzi bertan behera geldituko dira, besteak beste, Guantanamoko krimenen aurkakoa, Jose Cousoren erailketarena, Israelgo armadak Gazan burututako gerra krimenen aurkakoa edota Askatasunaren Ontzidiaren kontrako erasoarena
+Video |
2014/03/09 |
Iragan astean jorratutako gaiaren harira, aste honetako atalean Espainia eta Israelen arteko harremanak aztertu ditugu Felip Dazaren eskutik. Felip Catalunyako NOVAC erakundeko kidea da, beste zenbait talderekin batera "konplizitate gehiagorik ez" kanpainia abian jarri duten eragileetako bat. Kanpaina horren lanaren emaitza iragan astean argitaratu zuten txostena da: "Defentsa, segurtasuna eta okupazioaren negozioa. Espainia eta Israelen arteko harremanak merkataritza militar, armagintza eta segurtasun arloan". Kanpainia horretako beste taldeetako batek, Negocis Ocults izenekoak, hautsak harrotu dituen bideo bat argitaratu berri du. Grabazioak egiaztatu egin du Catalunyako poliziak Israelen egiten dituela trebakuntza ikastaroak, Guardian Homeland Security enpresaren eskutik. Enpresa horrek, txostenak ikertu dituenetako bat hain zuzen, Ertzaintza eta Nafarroako polizia Forala ere baditu bere bezeroen artean.
+Video |
2014/02/25 |
Aste honetan Ruben Pascual, GARAko kazetaria izan dugu gonbidatua Uhintifadan. Badira aste batzuk Catalunyako Negocis Ocults taldeak hautsak harrotu dituen bideoa argitaratu zuela bere webgunean. Grabazioaren irudiek egiaztatu egiten zuten orain arte oso zabalduta zegoen iritzi bat, mossos d´escuadra poliziako agenteek trebakuntza lanak egiten dituztela Israelen Guardian Homeland Security enpresaren eskutik. Pascualek konprobatu egin du gerra eta jazarpen tekniketan aditutako enpresa horren bezeroen artean Ertzaintza eta Nafarroako Polizia Forala ere badirela. Harekin solastuko gara Israelgo gerra industria eta Euskal Herriko poliziaren arteko negozio ezkutuez. Datorren astean eta hari horretatik tiraka Negocis Ocults taldekoak ere izango ditugu gure mikrofonootan okupazioaren negozioaz argitaratu berri duten txostena aurkezteko.
+Video |
2014/02/21 |
Aste honetako atalean 97.0 irratian grabatutako solasaldia izan dugu entzungai. Iragan otsailaren 6 eta 7 bitartean Siriako gatazkaren oihartzun mediatikoaren inguruko jardunaldiak izan ziren Bilbon. Topaketa horietako hizlarietako bik afera horren inguruko gogoeta egin dute entzungo dugun solasaldian. Batetik, Teresa Aranguren, Ekialde Hurbileko gaietan aditutako kazetaria, 80ko hamarkadan Libanoko inbasioan jardun zuen lanean eta 15 urte eman du inguru hartan korrespontsal lanetan. Bestetik, Majed Dibsi, Jericoko errefuxiatuen kanpamendu batean jaiotako legelari eta politologo palestinarra. Euren jardunean Siriako gatazkan kazetariek duten jokaeraz eta guregana iristen den gertatutakoaren kontaketaz aritu zaizkigu.
+Video |
|
|
|