Portada Multimedia UHintifada


Uhintifada 104: Noa? Ni ez noa! Noa abeslari sionistari boikot egiteko arrazoiak. PDF Inprimatu Email
2012/02/24


Atal honetan Euskal Herria-Palestina SAREAk Noaren  emanaldiaren aurka abian jarri duen boikot ekimena izango dugu mintzagai. Abeslari sionista Iruñeako Gaiarre antzokian da jotzekoa datorren martxoaren 2an, hori dela eta, Palestinarekiko elkartasun saretik israelgo ordezkariaren bisita gaitzesteko zenbait ekimen burutu dituzte. Horretaz, eta SAREAren beraren sorreraz, ibilbideaz, erronkez eta lorpenez solastu gara Xabi Jasorekin, Iruñeako SAREAko kidearekin. Berak azaldu digu zein diren Noaren inplikazioak Israelgo estatuaren normalizazio politiketan eta zein diren estatu sionistaren kultur enbaxadorearen aurkako boikota egiteko arrazoiak.

 
Uhintifada 103: Herrialde arabiarretako azterketa politikoa Gabirel Ezkurdiaren eskutik PDF Inprimatu Email
2012/02/17


Atal honetan ere herrialde arabiarretako eta ekialde hurbileko egoera politikoaren azterketa egin dugu Gabirel Ezkurdiaren eskutik. Gabirel kazetaria eta analista politikoa dugu eta bere solasean herrialde arabiarretako matxinadez aritu zaigu, bereziki Siriako gatazka odoltsuaz. Halaber, Israel eta Iranen arteko aferaz, eta Israelek inguru horretan jokatzen duen paper geoestrategikoaz ere aritu zaigu, eta, oro har, gero eta elkarren arteko lotura handiagoa duten Mediterraneo inguruko herrialdeetako matxinadez.

 
Uhintifada 102: Analisis de la situación política en los paises árabes y Oriente Próximo, de la mano de Santiago Alba PDF Inprimatu Email
2012/02/11

santiEsta semana hemos contado con la intervención de Santiago Alba Rico en los microfonos de uhintifada. Santiago es escritor, traductor, guionista de televisión y un experto conocedor de la realidad del mundo árabe, y desde tunez nos ha realizado un sintético y exhaustivo análisis de la situación política en los paises del Magreb y de Oriente Próximo. La situación que se vive en paises como Egipto, Tunez o Libia tres años después de los inicios de las revueltas populares; el conflicto sangriento en Siria; la guerra encubierta que Israel lleva a cabio en Iran y que en breve puede desencadenar en una guerra abierta; o la crisis de la hegemonia de Israel en la región; son algunos de los temas que ha tratado en su alocución.

 

 
Uhintifada 101: Gazako tunelak, bizirauteko bide bakarra PDF Inprimatu Email
2012/02/05

tunelAtal honetan Muqawama irratian Heider Eidi egindako elkarrizketa berreskuratu dugu. Heider Gazako analista politikoa eta BDS mugimenduko ekintzailea dugu eta Gazako egoeraren eta hango bizi baldintzen berri eman digu "Berun Urtua" operaziotik hiru urte pasa direlarik. Halaber, Gazako zerrenda eta Egiptoren arteko lurrazpiko tunelez aritu zaigu eta hango populazioaren biziraupenerako jokatzen duten paperaz. Bestalde, eta boikotaren inguruko albisteei dagokionez, Israelgo enbaxadak estatu sionistaren interesak bultzatu dituzten eragileei emandako Samuel Hadas sariaz mintzatu gara eta saritutako batzuek, hala nola, Jose Maria Aznarrek eta Esperanza Aguirrek, egindako adierazpen lotsagarriez.

 
Uhintifada 100: Ehun harrikada Palestinako inkomunikazioaren harresia birrintzeko PDF Inprimatu Email
2012/01/31

leila

Uhintifadaren ehungarren atala egin dugu aste honetan, eta horregatik gure ibilbide laburra baina emankorraren errepasoa egiteko tartea hartu nahi izan dugu. Hori dela eta, azken bi urte eta erdi pasatxo hauetan jaso ditugun testigantza interesgarrienen lagin txiki bat eskaini nahi izan dizuegu. Lehenik, Palestinako errefuxiatuen lekukotasuna jaso dugu Naji Owdahren ahotan; Naji Bethleheneko Dheisheh errefuxiatuen kanpamenduko kidea dugu eta errefuxiatuen historiaz eta eguneroko bizipenez mintzatu zaigu. Jarraian, Israeldar antisionisten testigantza ere jaso dugu Omer Shariren eskutik; Omer Anarchist Against the Apartheid Wall (Apartheid Harresiaren Aurkako Anarkistak) taldeko kidea dugu eta bere taldeko jardueraz aritu zaigu. Adituei ere eman diegu abotsa Antonio Seguraren hitzen bitartez; Antonio Espainako abokatua dugu eta, besteak beste, Gazan egindako sarraskiengatik Auzitegi Nazional aurrera eraman nahi izan ditu Israelgo militarrak; harekin nazioarteko jurisdikzioaz solastu gara. Adituak ezezik ekintzaileak ere izan ditugu solaskide; besteak beste, Ivan Prado, Galizako Paiasos en Rebeldia taldeko kidea eta Palestinako Festiclown jaialdian prestaketa lanetan zebilela Palestinatik bota egin zutena; eta Edorta Jimenez idazlea, Gazarako abiatzekoa zen Gernika ontzian ontziratu zena. Azkenik, BDS nazioarteko kanpainari ere eskaini nahi izan diogu tarte berezi bat, eta horretarako Hind Awadi, Palestinako Boikoterako Kanpainia Nazionaleko kideari, egindako elkarrizketa berreskuratu dugu. Ordubete eskas batean, beraz, ehun saiotan bildutakoaren lagin txiki bat baino ezin izan dugu laburtu. Beste ehun atalez, gutxienez, Palestinako inkomunikazioaren harresiak birrintzen jarraituko dugulakoan. Osasuna eta askatasuna.

 


Banner

AGENDA

May 2013
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Eta orain baita Bilboko Tas-Tas irratian ere saioa entzun dezakezu, igandero 11:00etatik 12:00etara. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.