Portada Multimedia
Multimedia
Uhintifada 131: Palestinako Estatua ezbaian, David Bondiaren eskutik PDF Inprimatu Email
UHintifada
2012/12/11

Aste honetan Palestinako Estatuaren sorrera izan dugu mintzagai. Iragan Azaroaren 29an NBE batzarrak Palestina estatu begirale moduan onartu zuen lehen aldiz. David Bondia irakaslearen eskutik aztertu dugu erabaki hori zertan datzan; eta zer ondorio ekar ditzakeen Palestinaren estatus berriak Israelgo krimenak nazioarteko epaitegien aurrean salatzeko orduan, nazioarteko harremanetan, edota kolonien hazkundea gelditzeko orduan. David Bondia Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea da, Nazioarteko Zuzenbidean doktorea, eta Giza Eskubideetan, nazioarteko jurisdikzioan edota nazioarteko legedian aditua. Bere jardunean ikuspuntu legaletik aztertu dizkigu gai horiek guztiak. Bestalde, Laila Khaled PFLPko ekintzaile historikoak Gazan, erakunde politikoaren 45. urteurrenaren harira, egin berri dituen adierazpenak ere izan ditugu entzungai.

 
Azken erasoen ostean , Gazatik kronika, Alberto Pradillaren eskutik PDF Inprimatu Email
UHintifada
2012/12/04

Aste honetan Alberto Pradilla kazetaria izan dugu Uhintifadan, zuzenean Gazako zerrendatik. Garako kolaboratzailea bertatik bertarako kronika egin digu, Israelek burututako azken sarraskitik astebete eskasa pasa denean. Zerrendako mugetatik gertu dauden eremuak lantzeko ahaleginetan dabiltzan nekazarien segimendua egiten aritu da eta gazatarrek pairatzen dituzten erasoen lekuko izan da. Estatu palestinarraren izendapena eta Palestinako alderdien balizko batasuna ere izan ditu mintzagai. Oro har, gogoeta kritikoa egin du kazetariek Palestinan jokatzen duten paperaren inguruan.


 
Uhintifada 129: BDZ mugimenduaren kronika Ekialde Hurbiletik, Nafarroatik, alegia. PDF Inprimatu Email
UHintifada
2012/11/28

Aste honetan Intifada Mundiala irratsaioko Xabi Agirregabiria izan dugu solaskide Uhintifadan. Eguzki irratian hasi berria den irratsaioko kideak Nafarroan azken asteotan BDZ ekimenaren inguruan gertatutako zenbait albisteren berri eman digu. Nafarroako Gobernu Delegaritzak debekatu dituen Gazako erasoen aurkako konzentrazioak, Sharon Freedmanen konpainiaren eta Mayumanaren bisitak Nafarroara, horren harira deitutako protestak, eta Gazako sarraskia salatzeko Nafarroako Legebiltzarrean onartutako mozioa izan dira, besteak beste, Xabirekin mintzagai izan ditugun albisteak.




 
Uhintifada 128: Laura Riojarekin Ramallahtik zuzenean azken orduotako Gazaren aurkako sarraskiaren kronika PDF Inprimatu Email
UHintifada
2012/11/20

Aste honetan, bestelako irratsaioa prestatuta bageneukan ere, ezinbestean, Gaza aldera jo behar izan dugu, izan ere, Israelgo armadak zerrendan burututako azken sarraskiari dedikatu diogu saio osoa. Azken orduko albisteei erreoasoa emateaz gain, gazatarrei mundu osotik helarazi dizkieten zenbait elkartasun mezu entzun ditugu, besteak beste, EZLNko Marcos komandante ordearena, Bolibiako Evo Moralesena, edota Anonymus mugimenduarena. Bestetik, Laura Rioja kazetariaren kronika izan dugu Ramallahtik zuzenean. Uhintifadako kolaboratzaileak Zisjordaniako giroaren berri eman digu une latz hauetan.

 
Uhintifada 127: Kaosenlared, Kataluniako lobby sionistaren zentsuraren jomugan PDF Inprimatu Email
UHintifada
2012/11/16

Aste honetako atalean Kaosenlared webguneko Pedro Honrubia izan dugu Uhintifadako microfonootan. Iragan astean Kataluniako lobby sionistak, Aficat izeneko mamu-elkarte baten bitartez, webgunea ixteko saiakera egin du. Talde sionistaren kezka nagusia Kaosenlared-ek 2008-2009an, Gazaren aurkako erasoen harira, argitaratutako zenbait salaketa artikulu izan dira; eta ondorioz, hariak mugitzen saiatu dira Alemaniako serbidoreak webgunea itxi ziezaien. Zentsura saiakera ezerezean gelditu da, baina parada eman digu gogoeta egiteko lobby sionistak interneteko edukien gainean ezarri nahi duen kontrolaren inguruan.

 


Banner

TWITTER KI

 

UHintifada

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx