6ª entrega de “Herriak”, esta vez dedicada a todos los presos/as políticos/as del mundo. Con motivo de la convocatoria naciona de este próximo sábado para manifestarse en favor de los derechos de los/as presos /as políticos/as vascos/as hacemos un repaso a esta y otras realidades. Ponemos el foco en el escenario colombiano y mexicano y la escalada de criminalización y represión que viven ambos países. Damos una vuelta breve al mundo para conocer otros frentes y os adelantamos detalles de una de las iniciativas con las que empezaremos el año. Potemkin Zinema.
Nos vemos el sábado en las calles de Bilbo. Kolosala izango da.
Aste honetako atalean Palestinako ur baliabideak izan ditugu hizpide UHintifadan Xabi Agirregabiriaren eskutik. Xabi Sodepaz GKEko kidea da, Palestinako auzietarako arduraduna, eta aditua hidrologia kontuetan. Harekin aztertu ditugu ur baliabideen garrantzia zonalde horretako kontrol geoestrategikorako; Israelek ur iturriak bereganatzeko baliatzen dituen tresnak; eta kontrol horrek palestinarren eguneroko bizimoduan, ekonomian eta nekazaritzan eragiten dituen ondorioak.
Aste honetako atalean Igor Olabarrieta izan dugu solaskide. Igorrek EH-Palestina Sarearen kideak, mugimenduak iragan astean EAEko Legebiltzarrean egindako prentsa agerraldiaren berri eman digu. Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk delegaritza bat bidali zuten Israelera abenduaren 10etik 12ra bitartean hitzarmen komertzialak sinatzeko estatu sionistako zenbait enpresarekin. Sareak, berriz, isilean bidalitako delegaritza horren aurkako salaketa eraman zuen iragan abenduaren 13an Legebiltzarrean egindako prentsaurrekora eta horretarako Aralar, EB eta EAko diputatuen babesa ere izan zuten. Bestalde, salaketa instituzionalaz aparte, kalean ere izan da Sarea Israelekiko akordio ekonomikoak salatzen. Horretaz eta Palestinarekiko elkartasun mugimenduak azken asteotan abian jarri duen Israelen ekoiztutako jostailuen kanpainaz ere solastu gara aste honetako kolaboratzailearekin.
Azken atal honetan Ane Irazabal kazetariarekin solastu gara, zuzenean Jerusalemetik. Ane Beit Sahourren bizi den euskal kazetaria dugu eta aste honetako kolaborazioan azken gertaeren berri eman digu, besteak beste, Israelgo armadak eraildako gazte manifestariaren afera, Bethlehem inguruko Efrat herrian hedatzen ari den koloniak piztutako gatazka. Halaber, azken garaiotako politikaren analisia ere egin digu. Bestetik, Euskal Herria Palestina Sareak helarazitako salaketa izan dugu mintzagai. Iragan astean EAEko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk delegaritza bat bidali zuten Israelera akordio ekonomikoak sinatzera, hori dela eta Sareak estatu sionistarekiko harremanak salatzeko agerpena egin du Legebiltzarrean bertan.
Aste honetan, Israelen onartzekoa den Difamazioaren Kontrako Legearen harira, adierazpen askatasunaren aurkako erasoez eta kazetariek pairatzen duten jazarpenez hitzegin dugu. Horretarako, Muqawama irratitik, Mossi Raz kazetariaren hitzak jaso ditugu. Iragan astean Israelgo administrazioak kazetari sionista ezkertiar kritiko horrek zuzendutako All for Peace irrati-emisora itxi zuen. Bestetik, Michel Warschawski eta Nassar Ibrahim Alternative Information Centerreko sortzaileen eskutik egoera soziopolitikoaren azterketa entzun dugu Muqawamaren bitartez.