`Kuba, egiak eta gezurrak´: Mariela Castro, Aleida Guevara eta Claudia Camba: Donostian eta Getarian egongo dira ekainaren 7an eta 8an |
2017/05/29 | |||
`Kuba, egiak eta gezurrak´ izeneko mahai-ingurua egingo da Donostian eta Getarian (ekainaren 7an eta 8an, hurrenez hurren), parte-hartzaile hauekin: Mariela Castro Espín, diputatu kubatarra eta `Sexu Hezkuntzako Zentro Nazionaleko´ (Cenesex) zuzendaria; Aleida Guevara March, mediku kubatarra, `Centro de Estudios Che Guevara´ erakundeko kidea eta Ernesto Che Guevararen alaba; eta Claudia Camba, `Un mundo mejor es posible´ fundazioko lehendakaria eta Kubako osasun- eta hezkuntza-arloetako misio solidarioen koordinatzailea Argentinan. Bi ekitaldi horiek egun eta leku hauetan izango dira: - 2017ko ekainaren 7an, asteazkena, arratsaldeko zazpietan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean (Urdaneta kalea, 9, 20006 Donostia). - 2017ko ekainaren 8an, osteguna, arratsaldeko zazpietan, Getariako Ulpiano Etxean (Kristobal Balentziaga ibiltokia, 20808 Getaria). Ekimena talde edo erakunde hauek antolatu eta babestu dute: Euskadi-Cuba, Komite Internazionalistak, Askapena, Getariako Eskubide Sozialen Karta, San Prudentzioko Lagunak eta Acesma. Talde horiez gain, talde politiko hauek ere babestu dute ekimena: Sortu, Ezker Anitza-IU, PCE-EPK, EK-PCPE, Ernai, Gazte Komunistak, GKK-CJC.
|
+Video