Portada Berriak EH internazionalista Igande honetan denok Bilbora. Venezuela aurrera! ¡No pasarán!
Igande honetan denok Bilbora. Venezuela aurrera! ¡No pasarán! PDF Inprimatu Email
2017/06/14

Gaur goizean, Bilboko Venezuela Plazan, Simon Bolivarren estatuaren ondoan, herri mugimenduen, alderdi politikoen, sindikatuen eta Euskal Herriko hainbat erakundeen izenean zenbait lagunek dei egin dugu igande honetan Bilbon, Bihotz Sakratutik eguerdiko 12etan "Venezuela aurrera! ¡No pasarán!" lemapean abiatuko den Venezuelako iraultza bolibartarrarekin elkartasuna aldarrikatuko duen manifestaziora joateko. Egoera zaila eta gertaera larriak bizitzen ari dira Venezuelan, honen aurrean eta oztopoak oztopo Venezuelan urteetan ematen ari den eraldaketa prozesuarekin elkartasuna adieraztea beharrezkoa ikusten dugu. Bestalde, salatu nahi dugu bai oposizioa deritzona erabiltzen ari den jukutria eta iruzur antidemokratikoa, bai karibeko herri hau jasaten ari den kanpoko esku-sartze eta sabotajeak

 

Iraultza bolibartarra bihotzean eta kalean!
Venezuelako eskuin kolpistak ez du atzera egiten Maduro presidentea eta Venezuelako Gobernu demokratikoa kanporatzeko ahaleginetan. Herrialdea ezegonkortzeko saiakera diren manifestazio bortitzek hamarnaka hildako utzi dituzte jada.

Oposizio kolpistak urteak daramatza 2002an emandako Estatu kolpe saiakera errepikatzeko aukera emango dion eskenatokia bilatzen. Herria jasaten ari den bortizkeria maila larria Estatu kolpea edo atzerritar eraso militarra justifikatu dezakeen taktikaren aurpegia baino ez da. Oposizio faxistak Gobernua kanporatu nahi du eta horretarako hildakoak eragitea ez zaio batere inporta, errenta petroleroaren kudeaketak bizitza horiek baino askoz gehiago balio du haientzako.

Venezuela Aurrera plataformako eragileok Venezuelako herria eta Gobernuaren aurkako edozein eraso salatzen dugu, are gehiago eraso hauek hain gordinki bortitzak direnean eta nazioarteko prentsa isilean gordetzen saiatzen denean.

Komunikatu labur honen bidez Venezuelako Iraultza Bolibartarrak gure babes osoa duela adierazi nahi dugu eta oposizoaren faxismoaren aurrean gu gure izaera antifaxista eta internazionalistan berresten gara. Gure elkartasunak ekarriko ditu Euskal Herriko kaleetara nazioarteko komunikabideak isilarazten saiatzen diren ahotsak. Horrexegatik Venezuela Aurrera osatzen dugun eragileok datorren ekainaren 18an Bihotz Sakratutik 12.00etan aterako den manifestazio nazionalerako deialdia egiten dugu.

Gora iraultza bolibartarra! No pasarán!

 

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx