Venezuela aurrera!: Venezuela bolibartarrarekiko elkartasunezko manifestazio jendetsua Bilbon Inprimatu
2017/06/19

+Video
Bideoa: Cubainformación.tv

Euskal Herriko eragile sozial eta politiko kopuru zabal batek deituta, Venezuelako prozesu iraultzaileari elkartasuna adierazteko manifestazio jendetsua burutu zen atzo Bilbon.

“Venezuela aurrera! No pasarán!” lemapean eta 30etik gora mugimenduk, alderdik eta sindikatuk deituta, jende andana mobilizatu zen atzo Bilbon “Venezuelako herri langilearen eta bere Gobernuaren kontrako edozein eraso” salatzeko, “are gehiago erasook hain ageriki bortitzak direnean eta nazioarteko prentsak isilaraziak direnean”. Baita Venezuelako herriarentzako duintasun eta justizia sozialaren ortzimuga hurbiltzeko,  oztopo eta kontraesanen gainetik bultza egiten duten guztiekin elkartasuna adierazteko ere.

Martxan zehar, Venezuela bolibartarraren aldeko, eta inperialismoaren esku-hartzeengandik eta eskuinaren sektore batzuengandik pairatzen ari den oldarraldi faxistaren kontrako oihuak entzun ziren. Era berean, maputxeek euren Txileko lurralde okupatuan bizi duten egoera larriari keinu ere egin zitzaion martxan zehar.

Manifestazioa, alde batetik, txalaparta soinuekin, Hugo Chávezen figura gogora ekarri zuen bertsolari baten parte hartzearekin eta Caracasetik bidalitako Pakito Arriaran kolektibo euskaldun-venezolarreko euskal errefuxiatu-ohien gutun batekin bukatu zen; eta, bestetik, “Venezuela Aurrera!” plataforman bat egindako deitzaileen komunikatuaren irakurketarekin.

Argazkiak: "Manifestación nacional: "Venezuela aurrera. No pasarán" [Ecuador Etxea]