"G20 Akatu! Dabid eta besteak askatu!" ostiral honetan manifestazioa Bilbon Inprimatu
2017/09/19

BILBO Manifestazioa: "G20 akatu! David eta besteak askatu!" Irailaren 22an, ostirala,  19:30etatik aurrera Arriagatik hasita

Gaurkoan hemen bildu garen eragileok prentsaurreko honen bitartez, Dei egin nahi diegu Euskal Herritarrei David eta besteen askatasunaren alde eta G20aren kontra mobilizatzera.

Azken hilabetean, G20aren kontrako mobilizazioetan atxilotu zituzten lagunak epaitegietatik pasatzen hari dira. Batzuei kartzela zigorra ezarri diete, beste batzuk berriz, kalean geratu dira. Datorren astean ordea, irailaren 25ean Dabid Bilbotarraren txanda izango da. Haien sententziek diotenaren gainetik, atxiloketa guzti hauek, G20aren kontestuan sistema kapitalista heteropatriarkarraren baitan erabakiak hartzen dituztenen aurrean altxatu zirenen kontrako sorgin eiza dela pentsatzen dugu. Modu horretan, ulertzen dugu, egun haietan bizi izan zen tentsio eta probokazio etengabea ikusirik, onartezina dela prosezu luze hau. Zoritxarrez, guzti honen pairatzaile izan da David Bilbotarra. Eta gaur da eguna, oraindik ere ekilibristaren sokaren gainean aurkitzen dela, Hamburgoko kartzelan, bere gertukoenengandik urrun. Zalantzarik egin gabe,  atxilotutako kide guztien askatasuna exigitzen dugu. Dabid eta besteak askatu!

Hala ere, G20ak ekarriko dituen ondorioak, prosezu judizial, kartzela eta karga polizialetatik haratago joango dela ondotxo dakigu. Hamburgon hartutako erabakiek, gure bizitza baldintzatuko dute  arlo guztietan ezbairik gabe, eta zentzu horretan, ezinbestekoa zaigu honen aurrean tinko hortzak erakutsi eta haiek ezarri nahi duten bizi eredua salatzea. Horregatik salatzen dugu G20, horregatik joan ginen Hamburgora, eta horregatik borrokatuko dugu hainbeste baldintzatu nahi gaituen sistema hiltzaile honen aurrean. Ez baitago beste jendarte eredu bat eraikitzerik, zapalkuntzan oinarrituta dagoen sistema baten baitan. Horregatik ozen ohiukatzen dugu: G20 Akatu!

Guzti hau kontuan hartuta, dei egin nahi diegu Bilboko eta Euskal Herriko herritarrei G20aren kontra eta David eta gainontzeko guztien askatasunaren alde gurekin batera, Bilbon, Irailaren 22an, ostirala,  19:30etatik aurrera Arriagatik hasita Manifestatzera.

G20 akatu! David eta besteak askatu!
Jotake! irabazi arte!