Warning: trim() expects parameter 1 to be string, array given in /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/libraries/joomla/html/parameter.php on line 83 Call Stack: 0.0002 243928 1. {main}() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/index.php:0 0.0202 2536544 2. JPluginHelper::importPlugin() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/index.php:41 0.1378 4611896 3. JPluginHelper::_import() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/libraries/joomla/plugin/helper.php:97 0.1390 4743520 4. plgSystemJoomSEO->plgSystemJoomSEO() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/libraries/joomla/plugin/helper.php:150 0.1390 4743864 5. JParameter->__construct() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/plugins/system/JoomSEO.php:46 0.1390 4745224 6. trim() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/libraries/joomla/html/parameter.php:83 “155.ari ez · Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea” leloarekin, larunbat honetan denok Bilbora! | Komite Internazionalist
 
Portada Berriak EH internazionalista “155.ari ez · Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea” leloarekin, larunbat honetan denok Bilbora!
“155.ari ez · Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea” leloarekin, larunbat honetan denok Bilbora! PDF Inprimatu Email
2017/11/01

Hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalok, Komite Internazionalistak erakundeak barne, atxikimendu eman diogu larunbat honetan, azaroaren 4an, Bilbon izango den manifestazioari. Protesta 17:00etan abiatuko da La Casillatik, "155.ari ez. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea" leloarekin.

Sinatzen dugun eragileok arbuiatu egiten ditugu 155. artikuluaren aplikazioa eta Katalunian gertatzen ari diren espetxeratzeak nahiz gertakari errepresiboak. Beraz, inongo zilegitasunik ez duen Kataluniako Gobernuaren kargugabetzea salatzen dugu, eta ez dugu ontzat ematen Espainiako Gobernuak eskumenak bereganatu izana. Gainera, ezin dugu onartu Parlamenten -Kataluniako herritarren subiranotasun demokratikoaren erakundea- deusezteko erabakia, Mariano Raxoik agindutakoa.

Gure ustez auziaren edozein konponbiderako oinarria da eskubide zibil eta politikoak errespetatzea, demokrazian sakontzea eta erabakitzeko eskubidea aintzat hartzea.

Horrenbestez, datorren larunbatean, azaroaren 4an, ELA, LAB, EH Bildu, Gure Esku Dago, Etxalde, Steilas, EHNE, CNT, ESK eta Hiruk deituta, guk ere Bilbon manifestazioa egitera deitzen dugu, honako aldarriarekin: “155.ari ez · Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea”. Manifestazioa arratsaldeko bostetan hasiko da Kasillan.

 

 

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?