Warning: trim() expects parameter 1 to be string, array given in /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/libraries/joomla/html/parameter.php on line 83 Call Stack: 0.0003 243928 1. {main}() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/index.php:0 0.0197 2536544 2. JPluginHelper::importPlugin() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/index.php:41 0.1368 4611896 3. JPluginHelper::_import() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/libraries/joomla/plugin/helper.php:97 0.1378 4743520 4. plgSystemJoomSEO->plgSystemJoomSEO() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/libraries/joomla/plugin/helper.php:150 0.1378 4743864 5. JParameter->__construct() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/plugins/system/JoomSEO.php:46 0.1378 4745224 6. trim() /home/virtualmin/komiteinternazionalistak.org/public_html/libraries/joomla/html/parameter.php:83 "Kurdistan begiratuz" zinema kurduaren 2. zikloa azaoran Bilbon | Komite Internazionalistak
 
Portada Berriak EH internazionalista "Kurdistan begiratuz" zinema kurduaren 2. zikloa azaoran Bilbon
"Kurdistan begiratuz" zinema kurduaren 2. zikloa azaoran Bilbon PDF Inprimatu Email
2017/10/31

Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenak "Kurdistan begiratuz" zinema kurduaren 2. zikloa antolatu du Bilbon, Bilborock aretoan, azaroaren hurrengo hiru astelehenetan.

Azaroak 6 astelehena, Bilborocken 19:30ean

SARA, JIYANA MIN HER ŞER BȖ (nire bizitza osoa borroka izan da)
Zuzendaria: Dersim Zerevan
Iraupena: 95min
Urtea: 2015
Hizkuntza: kurduera, gaztelaniazko azpitituluekin

“Sara -Jiyana min her şer bû (Nire bizitza osoa borroka izan da) dokumentala, Sakine Cansiz, 2013an Turkiako zerbitzu sekretuek Parisen eraildako emakume iraultzaile kurduaren bizitzan oinarrituta dago. Sakine, Kurdistango Langileen Alderdiaren fundatzaileetako izateaz gain, Estatu Turkiarraren faxismoa borrokatu zuen lehen emakumeetarikoa izan zen. Aipagarria da dokumentalean bere lagunek Sakineren inguruan egiten duten deskribapen hurbila eta pertsonala. Sakineren biografia ezagutzen ez duen ororentzat, gure garaiko iraultzaileetako bat emozioen eremutik ezagutzeko aukera eskaintzen du dokumentalak.

 

+Video

Azaroak 13 astelehena, Bilborocken 19:30ean

RADIO KOBANI
Zuzendaria: Reber Dosky
Iraupena: 68min
Urtea: 2016
Hizkuntza: kurduera, gaztelaniazko azpitituluekin

Dilovanek 20 urteko gazte kurduak, Kobane Estatu Islamiarrarengantik askatzen ari diren bitartean irrati bat sortzen du. Dilovanek irratsaioetan bizirik dirautenak, bueltatutako errefuxiatuak, borrokalariak zein poetak elkarrizketatzen ditu, beraien herri eta etorkizuna bereraiki behar duten entzuleei zentzua emanaz. Dilovanek bere istorioa kontatzen dio inoiz izan dezakeen semealabari. Hiru urtetan zehar Kobaneren bereraikuntzan zehar grabatua, Radio Kobane traumaren osatze, itxaropen eta maitasunaren kontazizun gordin, intimo eta poetikoa da.

+Video

Azaroak 20 astelehena, Bilborocken 19:30ean

SUARGI, 4 euskaldunen esperientzia Rojavan (aurre estreinaldia)
Zuzendaria: Xabier Ortiz de Urbina
Iraupena: 70min
Urtea: 2017
Hizkuntza: euskara

Klaseko 3 lagunek MIR azterketa egin ostean beste 4. lagun batekin gerraz gaindiko egoera ezagutzera abiatu ziren Kurdistanera.Euren bizi errutina albo batera utzi eta esperientzia berriak bizitzera abiatu ziren. Lagunen arteko bidai batek herri bizi eta elkartu bat erakutsi zien, elkartasunez busti zituelarik. Filmean bertan bizitakoa eta ausnartutakoa dakarte gurera, Rojavan garaten ari diren paradigma berriaren ingurukoa.

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?