Portada Berriak EH internazionalista U9: Parisen eraildako emakume kurduen aldeko elkarretaratzea Bilbon
U9: Parisen eraildako emakume kurduen aldeko elkarretaratzea Bilbon PDF Inprimatu Email
2018/01/04

Orain 5 urte Turkiako zerbitzu sekretuek Parisen erail zituzten 3 emakume militante kurduak: Sakine Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Saylemez. Erailketa salatzeko eta justizia eskatzeko datorren asteartean, urtarrilak 9, Bilboko Areatzan 19:00etan elkarretaratzea deitu dute Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenak eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak

Duela 5 urte Sakine Candiz, Fidan Dogan eta Leyla Soylemez, guztiak ekintzaile kurduak, erail zituzten Parisen. Horrezkero, Estatu Frantsesak ezer gutxi egin du argitzeko PKKren sortzaileetariko baten, Kurdistango Kongresu Nazionalaren ordezkari frantziarraren eta emakume gazteen mugimenduaren kide baten hilketa politikoak.

Hirurak nabarmendu ziren ez bakarrik Kurdistango Askapen Mugimenduarekin izandako konpromisoagatik, baita ere borrokatu zirelako emakumeen askapena txertatzeko fronte orotan, praktikan zein teorian. Izan ere, herri kurduaren askatasuna ez da lortuko emakumeak ez badira askatzen. Gauzak horrela, hirurek bultzatu zuten etengabe emakumezkoen antolakunde autonomoak ahalduntzeko tresna legez eta ordezkaritza parekidearen beharra eremu guztietan, erakundeentan, autodefentsan, komunaletan eta ekonomian.

Hiru kideren garrantzia aintzat hartuta, eta froga ugari egon arren, epaiketak ez du emaitzik izan. Nahiz eta, besteak beste, Holandako poliziaren aldetik, ustezko hiltzailaren eta zerbitzu sekretu turkiarren harremana azpimarratu. Berez, akusatu nagusia, Ömer Güney infiltratua, bat-batean hil zen, epailearen aurrean deklaratu baino lehen. Edonola ere, agintari frantziarrek ez dute interesik erakutsi zerbitzu sekretu turkiarren haritik tiratzeko, ikertzeko zein izan zen lotura erailketa horien eta PKK-k eta Erdoganen gobernuak izan zuten bake prozesuaren artean.

5 urteren ostean salatu behar dugu, beste behin ere, Mendebaldeko herrien konplizitatea -kasu honetan Estatu Frantsesa- gerra zikinarekin eta Kurdistango Askapen Mugimenduaren aurkako bortizkeriarekin. Halaber, beharrezkoa da nabarmentzea Turkiak zigor eta probokazio operazioak egiten dituela iraultzaile kurduen aurka ez bakarrik Europan edo bere lurraldean, inpunitate osoa baitu Basurren (Irakeko Kurdistana) edo Rojavan (Siriako Kurdistana), ekintza militarrak, bonbardaketak eta ezegonkortasuna sortzeko operazioak gauzatzeko eta maiz egiten duela.

Bukatzeko, aldarrikatu nahi dugu hildako kideen oroimena, Kurdistanen zein Parisen eta garrantzitsutzat jotzen dugu indar iraultzaile kurduen partaidetza Kurdistanera bakea eta justizia eraman behar duen edozein konponbidean.

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?